Berri guztiak

Hain arruntak iruditzen zaizkigun bulegoetako mahaietan dauden ur botilak lehen debekatuta zeuden

Gure organismoak mekanismo ezberdinak ditu bere hidratazioa kontrolatzeko: hipotalamoan sustraitzen den Egarriaren gunearen bidez, giltzurruneko diuresiaren kontrako ADH hormonaren bidez eta endokrinoaren bidez, elektrolitoak (sodioa, kloroa, eta potasioa) kontrolatzen dituen aldosterona hormonarekin. Gure burmuina eta gure giltzurrunak ziurtatzen dira, hain zuzen, gure zelula guztien hidratazioaz.

Kontuan izan behar dugu gure gorputzaren %40 ura dela eta umeen kasuan %60. Hidratazioaren %10eko galerak erabat arriskutsua den egoera batean jartzen gaitu. Muga horretara iritsi gabe, azalaren malgutasuna galtzea, gernuaren gutxiagotzea, gernu iluna, nekea, zorabioak, takikardiak eta gaitasun kognitiboaren galera deshidratazio jarraitu baten adierazgarri dira. Norbanako bakoitzaren arabera ezberdintasunak badaude ere, 8 edo 10 egun edan gabe pasatzeak heriotza arrisku argi eta garbi batean jartzen gaitu.

Ikastaroa Nafarroako Unibertsitateak eta Basque Culinary Centerrek elkarlanean antolatu dute eta Coca Colak eta Nestle Watersek  babestu dute. Bertan, unibertsitate ezberdinetako (Lisboako Unibertsitateko, Atenasko Unibertsitateko, 4 unibertsitate ingeleseko, Las Palmaseko eta Madrilgo San Pablo CEUeko) hizlariek haur, gazte eta helduen hidratazioaren behar eta forma ezberdinei buruzko errepasoa egingo dute. Kirolari baten behar espezifikoak eta uraren papera eta bere botere asegarria obesitate kasuetan. Hezurren mineralizazio prozesuan jokatzen duen papera, hau da, fosforo gutxiko uraren eta elektrolitoetan orekatua den uraren rola. Mineralizazio beharren araberako ur bigun eta gogorren ezaugarriak aztertuko dira. Freskagarri edo botilako zukuak bezalako beste edarien abantailak eta desabantailak.

Edarietako azukrearen paperak eta batez ere egunetik egunera merkatuan protagonismo handiagoa lortzeko borrokatzen diren edulkoratzaileek eztabaida piztuko dute ere bai.

Alfredo Martinez irakaslearen arabera, korrikalari batek ura edaten hasi behar du proba hasi eta ordu erdi beranduago eta honen bukaera arte. “Gehiegizko urak ez du kirol-errendimendu ona ziurtatzen, baina hidratazio faltak errendimendu txarra ziurtatzen du zalantzarik gabe”. Hartzen ditugun elikagaien arabera, uraren beharra ezberdina da. Barazkiekin gutxiago eta karbohidratoekin gehiago. Jaten dugun zuntza eraginkorragoa izan dadin, beharrezkoa da ere gehiago edatea. Norbanako bakoitzaren araberakoa da, baina egunean litro eta erdi, eta bi litro eta erdi artean edan beharko genuke.

Hidratazioaren inguruan kontuan hartzeko beste datu batzuk: garagardo batek %90eko ur kopurua du, baina 114 kilokaloria dauzka, 25, aldiz, alkohol-gabeak.  Ardoak %80-85eko ura du, baina 100 eta 150 kilokaloriako ekarpena egiten digu kopako. Zuku naturalen %90 ura dira, botilakoek, ordea, konposizioaren arabera ezberdinak diren arren, azukre asko dute eta, hortaz, kaloria ugari.

Ikastaroa Miramar Jauregian eta Basque Culinary Centerrean ospatuko da eta amaitutzat emango da hain zuzen, Simon-Sasyk eta Erick Eichstetter sukaldarien testura hidratazailedun elikagaien erakustaldiarekin; izan ere, zenbait kasutan edatea ez da hain erraza. Basque Culinary Center berean egingo den Showcooking edo Zuzen-Zuzeneko Sukaldaritza irakaskizunean izango da.