06.Ira.2017

"Indarkeriari buruz ari garela, 14 eta 40 urte bitarteko emakumeek arrisku gehiago daukate tratu txarrak jasateko euren bikoteen partetik minbizia pairatzeko, istripu bat edukitzeko edo gaixotasun kronikoa izateko baino"

"Ikastaro honen helburua arreta behar duten gizarte-errealitateetara hurreratzeko lan egitea da, eta bereziki genero indarkeriari". Hitz hauekin zabaldu du Jose Luis de la Cuestak, Kriminologiaren Euskal Institutuaren Zuzendariak, Victoria Cinto Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzordekidearekin, Izaskun Porres Euskal Biktimologia Sozietateko Kide eta Abokatuarekin, eta Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Kontseilariarekin batera "Genero indarkeria. legegintza-proposamenak eta biktimen intimitate eskubidea" ikastaroa.

Argi esan du Victoria Cintok "indarkeriari buruz ari garela, 14 eta 40 urte bitarteko emakumeek arrisku gehiago daukatela tratu txarrak jasateko euren bikoteen partetik minbizia pairatzeko, istripu bat edukitzeko edo gaixotasun kronikoa izateko baino".  Orain arte urte honetan hilketen kopurua izugarria da, eta zifra honek ez du bakarrik biktimei buruz hitz egiten, baizik eta euren inguruko jendeari buruz ere. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzordekidearen arabera, horrela ezinezkoa da berdintasunerantz eta ongizate komunerantz aurrera egitea. "Arazo honen aurrean irtenbide bakarra emakumea bigarren plano batean egoteari utz diezaion da. Halaber, gizarteko esparru guztietan merezi duen bezala parte hartzeko aukera eman behar zaio.  Honako hau lortzeko lan handia egin behar da, baina saiatuko gara lan hau emankor egiten", nabarmentzen du.  Cintok bezala, Maria Jesus San Josek ere bere kezka adierazi du erronka honen aurrean, eta azpimarratu duenez, "hasi eta bukatzen den delitu baten biktima izatea ez luke pertsona bat identifikatzen duen ezaugarri bat izan beharko". Horregatik beharrezkotzat jotzen du kurtso honek bidea biktimen tratuaren hobekuntzaren zidorretik irekitzea. Bestalde, Jose Luis de la Cuestak gai hau aztertzen dutenek oraindik jorratu ez diren aspektu garrantzitsu asko dagoela salatu dutela eta jarduketa-esparrua aldagarria izan beharko lukeela gehitu du. Kriminologiaren Euskal Institutuaren Zuzendariaren hitz hauen aurrean, Izaskun Porresek amaitu du "proposamen desberdinak elkartzen dituen hausnarketa" egitearen beharra azpimarratuz.

Baina gaur goizeko protagonista nagusia Zigor Zuzenbideko Katedraduna eta Konstituzio Auzitegiko Presidente Ohia Adela Asua izan da. "Nire helburua, azken hamarkadetan ikusgarritasun handiagoa lortu badu ere oraindik "izendaezintzat" jo dezakegun gai baten inguruan hausnar dezagun da. XXI mendean gara, fruituren bat jasotzen hasi gara, baina arazoaren sakontasuna kontuan hartuta, ezin dugu beste alde batera begiratu".

 

Zer egin dezake zigor zuzenbideak arlo honetan?

Esan dezakegu gaur, lege organikoaren inplementaziotik 12 urte pasata, esperientzia eta perspektiba apur bat gehio daukagula. Legea onartu zenean berau oso mugatuta zegoen; orain arazoaren jatorria hobeto detektatzeko gai gara eta hobeto interpretatu dezakegu zer gertatzen den.

Zigor zuzenbideak gaitzespena komunikatzea du helburu, zigorraren bidez zenbait portaera saihesteko. Hau da, onartezin den zerbaiten gaitzespen-tresna garrantzitsua da. Baina legea ere oso mugatua da. "Batzuetan, behar baino eremu gehiago estaltzen saiatzen da, ondorioz disfuntzionalitateak sortuz.  Zigor zuzenbidea arazo guztiekiko irtenbide gisa finkatzeak problemen errealitatearen ikuspegi sakonago bat iluntzen du". Zigor zuzenbideak ere delitu bat burutu duen orok egindakoa zigorrez ordain zezan bermatzen du. "Baina horrekin bakarrik ez da nahikoa. Zigorraren zorroztasunak ez ditu beti efektu onenak ekartzen. Garrantzitsuena ez da zigorren laztasuna, baizik eta seriotasuna eta argitasuna". Honekin, Asua esatera datorrena da zigortzea garrantzitsua dela, baina baita erasotzailea heztea eboluzionatu dezan edota alda dadin.  "Ez dugu erasotzailea zigorraren objektu gisa bakarrik sailkatu behar , baizik eta aurrerapenak egiteko gai den pertsona gisa ere". Honetan,  Adela Asuak beharrezkotzat jotzen du jorraketa egitea zigor zuzenbidean inplementatzeko neurri desberdinekin batera.

1994an honakoa defendatzen zuen doktrina bat inplementatu zen: "dagoeneko elkar maite ez duten senar-emazte batzuk dibortziatzea erabakitzen badute, eta behin bananduta gizonak emakumeari tratu txarrak ematen badizkio, zigorra motzagoa izan behar du", zergatik? Dagoeneko ez direlako senar eta emazte. "Erabat zentzugabe". Garai hartan ez zen ezaguna indarkeria-arrisku gehieneko momentuetako bat bikote batean banantzeko puntuan dauden momentua dela.

 2004an aldaketak egin ziren Lege Organikoan. "Lege honen helburua babes integraleko neurriak jartzea eta biktimei eta haien ahaideei sorospena eskaintzea zen". Lege hau gehiengoak onartua izan zen "politikoki zuzena, oso positiboa" zelako, eta genero indarkeriaren benetako esanahia ulertzeko bira bat eman zuen. Baina lege hau aurrekoaren antzekoa zen, bikote-harremanetara soilik mugatzen baitzen. Eta zer gertatzen zen? Bazterturik geratzen zirela genero indarekeria posible ziren beste lekuak, lana edo kalea bezala.

Emakumearen segurtasun osoa alor guztietan bermatzen ez zuen aldatutako lege baten aurrean, 2005ean berriro aldatu zen Lege Organikoaren doktrina, "aurrerapauso kualitatibo bat sortzearen helburuarekin". Aldaketa honi esker integratu eta desberdindu ziren lehen aldiz "fisiko" eta "psikiko" terminoak. Zigor zuzenbidearen bilakaeran aurrerapauso handia, baina, aldi berean, hainbat ahulezi ere berarekin batera ekartzen zituena. Oso zaila zen edozer gertakizun identifikatzea momentu hartan beharrezko ziren diagnostiko-unitateak gabe, eta hori zen 2005eko erreformaren erronka handia. eragozpen horiek gainditzeko, genero espezifikoen sorrera asmatu zen, egoera desberdinetan ager daitezkeen ekintzak segmentatuz eta izen ezberdinez izandatuz. "Garrantzitsuena gauzak izendatzea zen". Honek hobekuntza handia ekarri zuen esparru juridikoan, adituen artean eztabaida asko sortuz. Ordura arte, zigorren % 80 tratu sexual txarren ondoriozkoak izan ziren, eta lege honek geroz eta emakume gehiagok salaketa egitea ahalbidetu zuen.

Laburbilduz, legeak batzuetan eragozpenak sortzen ditu oso mugatua izateagatik, baina akatsen aurka aurrera egiten jarraitzen dugu. "Zaila da akats horiei erantzuna ematea, baina garrantzitsuena guzti horren atzean zer dagoen jakitea da. Uste dut beharrezkoa dela ondorio penaleko neurri guztiak kontrolatu ahal izatea beste modu batera, eta emakumeek ez dezatela zigor zuzenbidea egin beharrekoak behartzen dizkien lege gisa ikusi. Garrantzitsua da, halaber, gizonen istorioak tartean sartu eta ezagutzea, biktimari arreta emateaz gain. Hemen desoreka handia dago. Baina garrantzitsua da hau kontuan hartzea. Bakarrik honela jakingo dugu zeintzuk diren emakumeak bigarren mailako direla pentsarazten dizkieten faktoreak. Gizonak beharrezko eta ezinbesteko aliatu gisa izan behar ditugu, genero inderkeriaren inguruko diskurtsoak alda daitezen eta eskubide demokratiko eta konstituzional guztiak bete daitezen.