01.Abu.2018

Lengoaiak AEN diagnostikatzeko lagun dezake

AEN jasaten duten pertsonak egunerokotasunean babesten dira.

Datuen arabera, Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) duten pertsonen proportzioa lau gizonekoa emakume batekikoa da, baina zifra honek ez du errealitatea islatzen; izan ere, zailagoa da emakumeak diagnostikatzea. Hala mintzatu dira Gautena Irma Isasako psikologoak (Ekipo Klinikoaren Arduradunak) eta Andere Altxu, azken honen ekarpenean udako "Autotismoaren Espektroko Nahasmena (AEN): profilen eta laguntzaren ikuspegi integrala" ikastaroan.

Irma Isasa doktoreak azaldu duenez, AEN-ren aterkiaren barruan jokaeraren nahasmenen eta desagaitasun intelektualaren adierazpen ezberdinak aurkitzen dira. 3. maila da intelektualki kaltetuagoa dagoena eta laguntza gehien behar duena. 1. maila garapen kognitibo handiena duena da.

Ez dago AEN duten bi pertsona berdinik, baina gehienetan sintoma komun batzuk egoten dira. Eta desberdintasun horiek dira diagnostikoa eta tratamendua gehien zailtzen dutena. Nesken artean zailagoa da sintomak identifikatzea, hauek mutilek baino gaitasun handiagoa daukatelako sintomak ezkutatzeko. "Aktoresagoak dira, sentsibilitate handiagoa daukate eta beste pertsonekin elkarri eragiteko erraztasuna handiagoa daukate". Baina kamuflatzeko gai izateak ez du esan nahi AEN desagertzen denik. Hazten den heinean, neskak geroz eta egoera zailagoei egin beharko die aurre, esfortzu handiagoa eskatuko duena. "Kostua oso altua izan ohi da; askotan depresioa jasaten bukatzen dute".

Haur baten garapen kognitiboan arazo bat dagoela adierazten duen sintometako bat lengoaia da. Baliteke haurrak atzerapen bat izatea, hitzik ez esatea eta ingurukoak kezkatzen hastea, edo alderantziz (eta honek gurasoak despistatzen ditu), bere adinekoek baino garapen handiagoa izatea.

Hazten eta beste pertsonekin elkarri eragiten doan heinean, lengoaia problema bat dagoela argi uzten hasten da. AEN duen pertsona batek hizkuntza literalki erabiltzen du, gramatikalki ez du arazorik, baina ezin du lerroen artean irakurri, ez ditu zentzu bikoitzak ulertzen, ez eta ironia edo umorea ere. "Elkarrizketa bat baino monologoa da. Hitz egiten ari diren gaian aditauk direla dirudi, sakon jorratzen dituzte gai ezberdinak, baina ez dute aukerarik ematen feedback-erako". Ez dakite nola elkarri eragin: ez da egoistak direla, baizik eta konturatzen ez direla", azaldu du Irma Isasak.

Hizkuntzaren literaltasun hori bizitza osoan zehar jasaten dute. Ez daukate maleziarik, ez dakite zer den iruzurra, arriskuko egoeretan jartzen dituena. Batez ere nesken eta nerabeen kasuan, Andere Altxuk azaldu bezala. "Taldeak onartu ditzaten, batzuetan beraietaz burltau nahi diren pertsonen eskuetan eror daitezke, edo sexualki abusatu". Psikologoak AEN duten neska eta emakumeek jasandoko sexu abusuko zifra altuak azpimarratu ditu. "Erakutsi behar diegu ezetz esaten. Ezetz ezetz dela. Eta hain metodikoak izanik, erakusten baediegu, lortu ahal izango dugu abusuari aurre egin diezaioten".

Izan ere, psikologoek azaldu dutenez, AEN duten pertsonak egunerokotasunean babesten dira. Zaila egiten zaie organizatzea eta antsietate maila handiak jasaten dituzte kontrolatu ezin dezaketeen egoeren aurrean. Gaitasun intelektual handia badute ere, galduta senti daitezke supermerkatuan erosketak egitea bezain jarduera normal batean.

AEN duten pertsonek mezuak interpretatzeko dituzten zailtasunak irudikatzeko, Isasa doktoreak sarraila bat irekitzen saiatzen ari zen gizon baten irudia erakutsi du, aurpegia ezkutaturik zeukana. "Guretzat bistakoa da, lapur bat etxe batera sartzen saiatzen, alegia, baina AEN duen pertsona batek gizon arrunt bat etxera sartzen ikusten du". Txanoari buruz galdetuz gero, hotza egiten duelako jarri duela esango du".

Bukatzeko, bi psikologoek familiak berrindartzeko garrantzia  azpimarratu dute euren AEN-dun senideei laguntzeko, esaten duten bezala, "guk kontsultan jarraibide batzuk eman diezaieguke, estrategiak gizartean ahalik eta hoberen bizi ahal izateko, baina gogora dezagun familiek 24 ordu pasatzen dituztela beraiekin".