30.Abu.2017

Maria Pilar Rodriguez: "Euskal zineman ez dago tokirik emakume urratzaileentzat"

Mari Jose Olaziregi: "Emakumearen ikuspegia beti esparru pribatuari lotuta dago"

UPV/EHUko Mari Jose Olaziregi irakasleak eta Deustuko Unibertsitateko Maria Pilar Rodriguez irakasleak genero rolek literaturan eta euskal zineman duten irudikapena hausnartu dute.

María Pilar Rodriguez, Maya Amrane eta Mari Jose Olaziregi

UPV / EHUko Uda Ikastaroetan antolatutako "Excellence in Basque Studies VII. Genero ikasketak" ikastaroa bere bigarren jardunaldia hasi du genero politiken gaiari euskal literatura eta zineman helduz. Euskal Filologian doktore eta UPV/EHUn irakasle den  Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko literatura feministan barrena bira bat egin du, abiapuntu 70eko hamarkada hartuz eta gaur egun arte. Bereziki nabarmendu du Arantxa Urretabizkaia idazlearen rola diskurtso abertzale feminista euskaldunaren sorkuntza prozesuan literaturan. "Zergatik Panpox? eleberria, 1979an argitaratua, emakumearen gorputza hartzen du abiapuntu gisa. Ardatz hori hartuz, sexualitate femeninoa, amatasuna eta errealitatearen gizarte-ikuspegia interpretatzen du". Azaldu duenez, eleberriak kritika asko jaso zuen, batzuk "misogino" izanik, berauek "idazlea kritikatzen zutelako, eta ez lana".

Hori dela eta, "Arantxa Urretabizkaiaren literatura-ekoizpena andropozentrismotik urruntzea du ezaugarri nagusi, emakumezkoaren intimitatean murgiltzeko. Zergatik Panpox misoginia paradigmatikoaren aurka borrokatu egiten duen eleberria da, eta Frantziako pentsamendu feministan dago inspiratuta". Mari Jose Olaziregik azaldu du Amaia Lasa idazleak ikuspegi feminista hau partekatzen duela Urretabizkaiarekin, eta gehitu du "Lasak aldarrikapena egiten duela errealitatea deskribatuko duen hizkuntza-kode bat berrezartzeko " Izan ere, hitzek errealitatea "sortu" eta "baldintzatu" egiten dute.

Hala ere, Mari Jose Olaziregik azaldu du Koaderno Gorria Urretabizkaiaren eleberrien artean lilura gehien sortzen diona dela. "Zenbait aldiz irakurri dut. Amatasunaren ikuspegi berrizale bat eskaintzen duen eleberria da". Liburua ETAko militante denAma baten inguruko istorioa kontatzen digu, euren semeekin koaderno gorri batean idatzitako gutunen bidez komunikatzen dena. "Liburua 90eko hamarkadako euskal literatur mugimenduan kokatzen da. Bertan euskal literatura memoria historikoari buruz idazten hasi zen". Liburuak, gatazka armatua eta feminismoa elkartzen dituena, amatasunaren inguruko ikuspegi berrizalea eskaintzen du, "zeinean eskutitzen mezulariak hasiko den ama sentitzea zer den esperimentatzen". Izan ere, "amatasuna, sexua, generoa, sexualitatea eta nazioa bezala, gizarte eraikuntza da".

Mari Jose Olaziregik, gainera, azaldu du gatazka historikoak jorratzen dituzten eleberriek "ikuspegi ezberdinak dituztela, idazlearen generoaren arabera aldatzen direnak".  "Gizonek euren pertsonaietatik abiatuta deskribatzen dute errealitatea, baina emakumeek intimiatetik abiatuta egiten dute, euren artean mantentzen den komunikazio pribatuagoaren bitartez".

Honek isla paraleloa du euskal zinema-ekoizpenean. Deustuko Unibertsitateko María Pilar Rodríguez irakasleak sektore honekiko hurreratzea eskaini du, gizonezko zein emakumezko zinemagileen "hiru olatu" deskribatuz, 80ko hamarkadatik hasita eta ota egunera arte. Beraz, hiru film deskribatu ditu, bakoitza olatu batekoa izanik, bere ezaugarriak aztertzeko.

Lehena Salto al vacío (1995) izan da, Daniel Calparsoro zuzendariarena. "Film honek Alex, gorpuzkera sendoko eta itxura androginoko hogei urteko neska, bizi den herrialdearen zabor moduko irudia gainazpikatzen du. Bertan neskak errealitate gatazkatsu bati egin behar dio aurre". Alex familia-burua da eta behartuta dago bere senideekiko erantzukizuna beregan hartzera, hauek aurrera ateratzeko droga-trafikoaren gisako legez kanpoko jarduerak eginik. "Filmak familia-erantuzkizunek sortutako estudurak eta bere emozioetan konplexua den barne munduaren eta indarkeria berbal eta fisikoz betetako kanpo-munduaren arteko Alexen zatiketa erakusten du.  Honek eskizofrenia moduko bat sortzen du zenbait egoeratan, zeinetan Alexek berak jarduten duen kanpo-munduaren parte den betiere.

Yoyes (1986) Maria Pilar Rodriguezek aipatutako bigarren filma da. "Film hau irudikapen biografikoa da, Maria Dolores Gonzalez Katarain ETAko buruzagiaren bizitza eta heriotza kontatzen duena. Organizazio terroristak erail zuen 1986ko irailaren 10ean, hainbat urte Paris eta Mexikon pasa eta gero Euskadira itzultzea erabaki zuenean. Protagonistak "Euskal gizartearentzako organizazioa utzi eta ama izatea erabaki zuen ETAko buruzagi baten agerpen onartezina " gorpuzten du. Yoyesen berezitasuna emakume izan ere organizazioaren kide izatean datza. "Hau indarkeria gizonari esklusiboki esleitzen dioen genero-politika baten ondorio da, emakumeen ikuspegi apolitikoa sortzen duten estereotipo sexistekin konbinatuta, ekintzak burutzeko gizonezkoen sendotasun fisikoan eta emakumezkoen xede bakarra emazte eta ama izatea dela tematzen duena". Protagonistak estereotipo horiei aurre egiten die bere aberria defendatzeko, baina ez diote bizirik jarraitzen uzten ama izatea erabakitzen duenean.

Azkenik, 80 egunean (2010) aipatu du, Jon Garaño eta Jose Maria Goenagaren luzemetraia.  "80 egunean dagoeneko adineko diren bi txikitako lagunen bilera kontatzen du. Axun Juan Marirekin dago ezkonduta, baserritarr bat, eta etxeko andrea da. Maite, bestetik, bizitza independentea izan du, eta bere bidaiek eta esperientziek Europan zehar ahalbidetu diote musikari profesional gisa garatzea eta era erlatiboki librean lesbiana gisa bizitzea". Filmak haurtzroan lagunak ziren bi emakume horien adiskidetasuna eta euren artean sortzen den maitemintzea kontatzen da, horrek dakartzan arazo guztiekin. "Raquel Medinak aipatu bezala, 'bi emakume zaharren arteko harreman irekia ez dirudi posible; ez bakarrik erreprimitzen dien alderdi sozialarengatik, baizik eta emakumeak berak, Axun bezala,  emakumeak zama sozialak dituela beregan eta emakumea subjektu soziala delako ezin hautsizko uste sendoa garatu duelako: gizontasuna gizonaren baitan dago eta feminitatea, emakumean. Ez dago Maite bezalako erdi neurririk; zahartzaroan geratzen dena senarra zaintzea da, heriotzak bioi banandu arte'".

Horrela, Maria Pilar Rodriguezek dioenez, "hiru film hauek protagonistok segurtasun eza maila desberdinetan erakusten dizkigute. maila ezberdinetan mehatxatuak gertatzen dira: gogobeteko bizitza emozionala garatzeko ezintasuna, mehatxuengatiko desagerpenak eta heriotza bera ere". Horregatik, beraz, "euskal zineman ikus-entzunezko lengoai-kode berria garatzea ahalbidetuko duen genero teoria bat sortu behar da, non diskurtso tradizionaletik ihes egiten duten generoek isla izango baituten". Izan ere, diskurtsoak "errealitatea ordezkatzeko asmoarekin honen atzetik doazten gizarte-eraikuntzak dira, errealitatea beti elementu jarioago eta interesgarriagoa delarik".

Laburbilduz, Maria Pilar Rodriguezek esan duenez, "oro har, emakumezko zinemagile gutxi ikusten jarraitzen dugu" eta "genero politikak oso absente daude euskal zinemagintzan. Ez dago tokirik emakume urratzaileentzat".