26.Uzt.2018

"Pertsona helduekiko tratu txarren ikusezintasuna errealitate ukaezina da"

Hala mintzatu da M. L. Zurbanobeaskoetxea irakasle eta Euskadiko koordinatzaile soziosanitarioa Miramarreko Jauregian gauzatutako "Tratu ona eta zahartzea. Inplikazio praktikoak" kurtsoan. Fenomenoa, ikerketa gai bezala, etxeko indarkeria edo genero indarkeria zein haurrekiko tratu txarrak bezala sailkatzen da. Hala ere, pertsona helduekiko tratu txarren gaia zaila da, eta luzaroan izkuturik egon da. Orain, ordea, protagonismo handia ari da hartzen azken urteotan, eta horren erakusle INPEA-ren (Internacional Network of Elder Abuse) sorrera da. 2013. urtean NBEko Ban Ki-moon idazkari Nagusiak prebentzio-estrategia eraginkorragoak eta lege eta politika zorrotzagoak planteatzera eta aplikatzera premiatzen ditu gobernu guztiak, eta ekainaren 15 helduekiko tratu txarren eta gehiegikerien kontzientziazioaren nazioarteko egun gisa hartzen da .

Azpimarratu du, bestetik, problemak gure inguruan benetan duen dimentsioa ezagutzen ez badugu ere, argi dagoela fenomeno konplexu baten aurrean gaudela, faktorea askokoa eta oso larria.

INPEAk pertsona helduekiko tratu txarrak "aldi bateko edo gehiagoko ekintza edo erantzun apropos baten falta, pertsona helduari kaltea edo ezinegona sortzen diona eta konfiantza itxaropena existitzen den edozer harremanen barruan gertatzen dena" bezala definitzen ditu.

Emandako definizioa erreferentziatzat hartuz, ikerketa gehienek 70 urtetik gorako pertsonekiko tratu txarreko egoeren datuak %4 eta %12 arteko tartean kokatzen dituzte.

Aipatzekoa da Espainian 1990eko hamarkadaz geroztik egindako lana. Azken urteotan lanak bi norabidetara zuzendu dira: arrisku-faktoreak; euren beharren arreta ez zuzen baten ondoriozko erremintak sortzea. Zainketa informalaren esparruan (etxeetan, gehienbat), ikerketa gehienek diotenez, pertsona heldu batek zaintzaile informalekin dagoenean tratu txarrak jasateko arriskuak (bereziki dementzia dutenek, eta orokorrean mendekotasuna dutenek) gora egiten du zaintzaile eta zainduaren arteko harremana okertzen den heinean; laguntza informal gutxiago existitzen da zaintzailearentzat; pertsona helduaren portaera problematikoago bihurtzen da, eta horrek bere zainketa zailtzen du ; Zaintzaileak zama eta estresa sentitzen du, haserrearen bidez adierazten duena.

Argi daukaguna erakundeen esparruetan aurkitzen ditugun portaera ezegokiak eta tratu txarrak estatu bakoitzeko pertsona helduekiko zerbitzuen modeloaren garapen mailarekin zuzenki erlazionatuta daudela. Erakundeen multzoa ez dagoenean pertsonetan zentratuta, baizik eta egin beharreko jardueretan, eta isolamendua eta zaintzaileekiko konfliktuak handiago diren heinean (bisitarik ez dagoenean), lan-egoera ezegokien edo arreta emateko giza baliabideen faltaren ondorioz.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Ministerioak, Ingema-rekin elkarlanean, Euskadin (2011) tratu txarrak eta hauen ezaugarriak azaltzeko lehentasunezko azterketa egin zuen. 2011-2013 aldian tratu ona suspertzeko proiektua sustatu zen, zaintzaile zein familiei zuzendutako sentsibilizazio iniziatibekin eta heziketarekin. 2012. urtean "Ongizatea eta zahartzen ari diren pertsonekiko tratua hobetzeko ekiteko plan” bat abian jartzeko oinarriak ezarri ziren. 2013. urtean Euskal Parlamentuak eskaria egin zuen tratu txarreko egoerak aurkitzeko erreminta bat sortzeko. Hortik aurrera, EAEn tratu txarren definizioari aspektu berri bat gehitzen zaio: tratu txarrak nahitakoak eta nahi gabekoak izan daitezke, eta, konkretuki, pertsona helduen kasuan, kasu gehienetan nahi gabeko egoerak izaten dira.

Nahi gabeko izateak, dena den, ez du esan nahi jokaera hau justifikatu behar dugula, ezta gutxiagorik ere, baina eman beharreko erantzuna desberdina izango da, bai pertsona helduarekiko eta bai bere inguruarekiko.

Prozedura, "Zahartzaroa" Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkarteak  landua, eta Deustuko Unibertsitateko gizarte-esku-hartzeko eta bizi-kalitateko Taldeak onestua, bi fase planteatzen ditu detekzioan.

  • BEHAKETA-FASEA helburu bikoitzarekin:
    • Pertsona helduaren zaurgarritasuna baloratzeko iniziatiba. Horretarako,  "Tratu txar fisiko eta ekonomikoen arriskuen Faktoreen Detekzio eta prebentziorako galdeketa" aplikatzen da. Periodikoki prebentzio-tresna baten gisan gauzatuko da, langile batek pertsona heldu batekiko kalteko egoera bat, bere egoera pertsonalarengatik ezin dena esplikatu, detektatzen duen bakoitzean (pertsona helduak berak kontatua edo ikusia).
    • Tratu txarren erakusleen detekzioari buruz, hauen existentziaren berri ematen dituzten zantzuak jasoz, "Tratu txar fisiko eta ekonomikoen erakusleen eta arriskuaren larritasunaren balorazioa detekziorako galdeketaren" bidez.

Bigarren galdeketa hau aplikatzen da tratu txar fisiko eta/edo ekonomikoak gertatzen ari direla pentsatzeko zantzu objektiboak existitzen direnean hurrengo hiru egoeretako batean: pertsonak prebentziorako galdeketan bi arrisku-faktore edo gehiago erakusten ditu; kasu honetan, pertsona heldua ekintza gertatzen den esparrutik kanpoko beste profesional batek/batzuk baloratzen badu, pertsonari informatu beharko zaio eta bere baimena idatziz jasoko da. Pertsonak tratu txarren biktima dela espreski esaten du, edo pertsona helduak gaitasun ekonomikoaren galera edo kalte fisiko zein ekonomikoak jasan ditu.

  • JARDUTE-FASEAProzeduraren gomendioak langileek jardun beharreko eran desberdinak dira, bai edukian eta bai forma, hiru mailetan (arrisku larria, arrisku oso larria, prmiazko esku-hartzeko egoera)

Kasu guztietan garrantzitsua da pertsona helduari lasaitasunez abiatuko den planaren berri ematea, eta, posible bada, bere onespena lortzea.Pertsona heldua maila desberdinetan zaintzen duten profesionalekin koordinazioa ezartzea.Kalte-maila edo kalte-arrisku handienaren kontra lehentasunez jardutea eta pertsona heldua eta bere zaintzailea epaitzea edo errua egoztea saihestea, betiere min egiteko intentziorik existitzen ez dela eta beharrekiko arreta hobetzeko alternatibak existitzen direla.

Eusko Jaurlaritza protokolo hau abian jartzen hasten ari da bere estrategia sozio-sanitarioaren barruan Lurdes Zurbanobeaskoetxearen gidaritzapean, Euskadiko koordinatzaile sozio-sanitarioa. Honekin galdeketa martxan jarri nahi da, lehenik sare komunitario sozial zein sanitario osoan, oinarrizko zerbitzu sozialak, lehen arretako osasun zentruak, etxeko zaintzaileak, mendekotasunaren balorazioko ekipoak eta gaixotasun kroniko askoko pertsona helduen kontrola bermatzeko osasun-ekipoak barneratuz.

Halaber, bigarren galdeketa ere zabalduko da, EAEko larrialdiko osasun-zerbitzu eta zerbitzu sozial guztietako erakusleen detekziozkoa. Prozesu hau pixkanaka garatuko da 2015. eta 2016. urteetan zehar, eta lortutako emaitzak bi urteko epean baloratu ahal izatea espero dugu.