Aldizkari digital eleanitza: sormena eta autonomia lantzen

13.Aza - 22.Abe

Kod. @22-17

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Online matrikula

Ezin bazenu matrikula online egin, inprimakia honoko estekan jeitsi dezakezu eta epostaz bidali edota bulegoetan aurkeztu: Inprimakia ikusi

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1768170028 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Irakaskuntzaren metodologia: Ikastaro honen metodologia bi teoria nagusitan oinarrtizen da. Ikaslearen autonomian eta Howard Gardnerren adimen anitzetan. Autonomian oinarrituz, ikasleari askatasuna emango diogu nahi duena lantzeko eta ekoizteko eta lanketa hori nahi duen moduan egiteko. Hala, garatu nahi duen aldizkariaren atala ikasleak berak aukeratuko du. Adimen anitzak aintzat hartuz, gure eginbeharra izango da ikasleei dituzten gaitasunak garatzen laguntzea.

-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)

   -Hasiera: 2017-11-13 Bukaera: 2017-12-22

   -Tarifa bakarra: 80 euro

   - Hizkuntza ofiziala: euskara

Helburuak

Online ikastaro hau irakaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen material eleanitzen eta arloartekoen aurkezpenean datza. Material horien bitartez, eguneroko praktika hobetzea eta ikasleak motibatzea dugu helburu.

 

Eguneroko praktikarako eredu izan daitekeen aldizkari digital baten aurkezpena egingo dugu ikastaroan, horren bitartez ikasleek sormena eta autonomia (Dam 1995) landu dezaten. Bestalde, aldizkaria egitean garatuko den gaitasun garrantzizkoenetakoa idazmen eleanitza denez, garapeneko idazmen prozesuari buruzko datuak eta aholkuak aurkeztuko dira.

 

Aldizkari digital bat egiteak eskatzen duen koordinazioa aintzat hartuz, irakasleen arteko elkarreragina foroaren bitartez gauzatuko dugu. Eta hala, irakasleek elkarreraginean oinarritutako proposamenak diseinatuko eta partekatuko dituzte.

 

Horrez gain, zenbait Europar proiekturen berri emango da, etorkizunean ere modu koordinatuan lan egiteko. Azkenik, materialak eredu moduan hartuz, ikasleek egindako praktika onak aurkeztuko dira.

  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Informazioa eta komunikazioa
  • 13.Aza - 22.Abe
  • Euskara
  • PDFa eskuratu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...