Análisis de planes, guías, protocolos y proyectos del Departamento de Educación (Hezkuntza). Herramientas y recursos para los casos prácticos. Preparación para la OPE (Educación Infantil, Primaria, Secundaria)

01.Mar - 28.Mar

Kod. @20-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170047 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Formakuntza saio honetan aztertuko ditugu egun indarrean dauden planak, proiektuak, gidak eta protokoloak, nahitaez ezagutu beharrekoak kasu praktikoak ebazteko.

Aste bakoitzean, hainbat dokumentu landuko ditugu, eta, irakurketatik eta analisitik abiatuta, foro zehatzak dinamizatuko dira ekarpenak egiteko, baliabideak eta ideia praktikoak partekatzeko, galdetzeko eta zalantzak argitzeko.

Astea bukatzean, partekatu egingo dugu landutako dokumentu bakoitzaren “laburpen” feedback orokorra.

Helburuak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak indarrean dituen planak, proiektuak, protokoloak eta gidak ezagutzea eta aztertzea.

Baliabide zehatzak eskuratzea, dokumentuen analisiaren bitartez, kasu praktikoen ebazpenean behar diren estrategiak garatzeko.

Nork bere ekarpenak egitea foroetan, besteenak baloratuta elkar aberasteko, jardunbide egokiei buruzko ideiak sortzeko hainbat mailatan (ikastetxearen hezkuntza proiektua, ikastetxearen curriculum proiektua eta ikasgela), aintzat harturik dokumentu bakoitza.

Jarduera nori zuzenduta

  • oposiziogileak

Metodologia

Sarrerako bideo bat egongo da dokumentuek kasu praktikoaren ebazpenean duten garrantzia azaltzeko, baita ikasturtean nola funtzionatu behar den azaltzeko ere. Foro zehatza dinamizatuko da dokumentu bakoitzeko, ekarpenak egiteko. Foro bakoitzean ideia nagusiak, zalantzak, ideiak partekatzea, baliabidea, materialak partekatuko dira. Aste bakoitza amaitzean, feedback orokorrak igoko dira. Ez litzateke banakako ebaluaziorik edo feedbackik egongo. Ikastaroa gainditzeko, astean gutxienez 2 ekarpen egin behar dira foroetan. Feedbacka orokorra da, foroaren jarraipenaren eta dinamizazioaren bidez, bai eta astero amaitzean aztertutako dokumentuen laburpenarekin ere.

 

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
  • 01.Mar - 28.Mar
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...