Eukaliptu landaketen azterketa sakon eta osoa

12.Uzt - 13.Uzt

Kod. Z11-21

Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Euskal Autonomia Erkidegoa, bere lursoru azaleraren ia %60 baso delarik eta beronen kudeaketan milaka urteko historiarekin, ziurgabetasun handiko une bat bizitzen ari da. Basoek eskainitako produktu eta zerbitzuak ingurumen eta klima krisien aurrean irtenbide garrantzitsu gisa ikusten badira ere, gizartea baso kudeaketatik urrundu egin da eta zalantzan jartzen du. Egoera honetan, euskal isurialde kantauriarreko zati handi batean gehien hazi den baso kudeaketetako bat, eukalipto landaketena da. Baina, aldi berean, kudeaketa polemikoena da eta kritikatuena izaten ari da. Gure lurraldean aukera hori eragozten saiatzen ari dira zenbait presio-talde, eta ikerketa-taldeek datuak eman eta interpretazioak zabaltzen dituzte, baina beren esparru edo lan-eremu hertsitik bakarrik. Basoa Fundazioa, basoen eta haien kudeaketaren garrantzia gizartean zabaltzen duen erakundea, ezin da eztabaida sozial horretatik kanpo geratu, hain zuzen ere bere lan esparruan dagoen bezala egonda. Hala, baso-jarduera horren azterketa osoa eta sakona egin nahi dugu, baina ikuspegi hori hainbat eremutatik landuz, eta horietan guztietan oinarri zientifiko zorrotzarekin. Batetik, EAEko baso kudeatzaile gero eta gehiagok zergatik aukeratzen duten kudeaketa mota hori aztertuko dugu, eta, bestetik, egungo gizarteak era berean zergatik kritikatu eta eragotzi nahi duen.

Helburuak

Euskal baso kudeaketarako eukalipto landaketak intereseko izan daitezen, zergaiti desberdinak sakon aztertu.

 

Euskal gizarteak eukalipto landaketak zalantzan jarri eta kritikatzeko dituen arrazoi desberdinen zergaitia sakon aztertu.

Lehenik, oinarri zientifiko zorrotzarekin, azterketa zabal eta askotarikoa sortu, eta, ondoren, horri buruzko eztabaida eta hausnarketa bultzatu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Baso jabe eta ingurugiro babes taldeak

Metodologia

Uda Ikastaroa, elkarren errezkadako bi goizetan burutuko da. Lehenengoan, eukalipto landaketek euskal baso kudeaketan sortzen duten interesari buruzko alderdiak jorratuko dira lau ponentziaren bidez. Bigarrenean, beste lau ponentziaren bidez, gizarteak auzitan jartzeko eta kritikatzeko dituen arrazoiak. Jardunaldi bakoitza, aldez aurretik hizlariek landutako gaiei eta ikasleek aurkez liitzazketen zalantza eta iradokizunekin eztabaida bat burutuez amaituko da.

Kolaboratzaileak

  • DSF
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
    • Iraunkortasuna
    • Zientzia eta teknologia
    • Ekosistemak eta baliabide naturalak
  • 12.Uzt - 13.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu