Animación a la lectura y educación literaria. Estrategias de trabajo

07.Urr - 10.Aza

Kod. @30-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat (homologazio kodea: 1968170033). Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren homologazioa ere badauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Irakurketari eta ikasleen irakurtzeko gaitasunari dagokienez, ezinbestean landu beharreko arloak dira irakurtzeko ohitura eta gogoa, eta literatura heziketa. Irakurtzeko ohitura sendoa garatuta, ikaslea bere borondatez hurbilduko da testuetara, irakurketa bera gozamen iturri eta aisialdirako aukera izatera heldu arte. «Irakurtze hutsagatik irakurtzea» plazera dela transmititu behar da, baita ideia horretan oinarrituta hezi ere.

Irakurtzeko zaletasuna, beraz, emozioaren bitartez soilik eragin daiteke, testuarekiko inplikazioaren bitartez; horrela soilik lortuko baita, irakasleen laguntzaz, ikasleak liburuek beretzat gordeta daukaten mezua aurkitzea. Horretarako, ikasleen ohiko komunikazio bideak erabiltzea (aplikazio digitalak, bideoa...) estrategia ezin hobea da ikasleengan irakurtzeko zaletasuna eragiteko eta haien artean irakurtzeko ohitura garatzeko.

Irakurtzeko ohitura eta literatura heziketa garatzeko zenbait estrategia digital proposatzea da ikastaro honen funtsezko helburua.

- 30 ordu, lau astean zehar. (Dedikazioa: 7-8 ordu astean)

- Astebete gehiago, ikastaroa amaitu, eta ebaluazioa egiteko

- Hasiera: 2019/10/07 Amaiera: 2019/11/10

Prezio bakarra: 80 euro

Hizkuntza ofiziala: gaztelania

Helburuak

Irakurtzeko ohitura eta literatura heziketa garatzeko estrategia didaktiko berriak ezagutzea.

Zenbait estrategia digital ezagutzea: book trailer delakoa, booktuber fenomenoa, bideo-poemak, narratiba digitala...

Book trailer bat zuzentzeko prozesua ezagutzea, eta bat sortzea.

Bideo-iruzkin baten (booktuber) garapen prozesua ezagutzea, eta bat egitea.

Bideo-poema baten garapen prozesua ezagutzea, eta bat egitea.

Aldizkari digital baten garapen prozesua ezagutzea, eta bat egitea.

Tresna digitalak integratzea dagokion gai eta arloko edukiekin.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Literatura eta hizkuntzalaritza
  • 07.Urr - 10.Aza
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu