Naturan eta naturaz ikastea: esperientziatik, ebaluazio eta hezkuntza-ikerketara

25.Eka - 27.Eka

Kod. H08-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Gaur egungo araudiak, baina baita gurasoen edo senitartekoen senak ere adierazten du Haur Hezkuntzako etapa ezinbestekoa dela haurren garapen integrala eta orekatua lortzeko eta haurren oinarrizko gaitasunak esnatzeko. Ingurune fisiko, natural eta sozialarekin elkarrekintzan eraikitzen dute haurrek identitatea eta horregatik Haur Hezkuntzako 237/2015 dekretuak ezartzen du “haurraren eskolak ingurunera zabaldu eta arreta jarri behar diola haurrek eskolatik kanpo bizi dituzten esperientzien ekarpenari, aintzat hartu behar duela haren inguruan gertatzen dena, lekua egin behar diola kanpoko errealitateri eta eskolak, bere ekarpenen bidez, dagokion errealitate sozial eta naturalean eragin behar duela”. Dena dela, badirudi gure eskolen errealitatea bestelakoa dela, ingurumenetik, jolasetik, esperientziatik eta ikerketatik urrun egoten baitira fisikoki zein metodologikoki. Hain zuzen, Haur Hezkuntza agertoki heterogeneoa, dinamikoa eta hezkuntza-metodologia berriei irekita dagoela-eta, naturan garatzen diren hezkuntza-esperientziak eta baso-eskolak bezalako proiektuak indartzen ari dira. Hezkuntza-estandarrak berraztertzen ari diren garai honetan, zentro eta guraso askok eskolan aldaketak eta berrikuntzak sustatzen dituzte. Dena dela, naturan garatzen den eredu hau ez da berria, Alemania eta Danimarkako hezkuntza-sistemetan eta herrialde anglosaxoietan (Erresuma Batua, AEB) erabat integratuta dago. Gainera, sistema honi buruzko ikerketa ugari egin dira orientazio eta diziplina ezberdinetatik. Ikerketa gehienetan, haurren eta naturaren arteko etengabeko harremanak dituen onurak nabarmentzen dira, arreta berezia jarriaz haurrek lortzen duten konfiantzan, garapen kognitibo eta afektiboan, gaitasunetan eta baita garapen neuropsikologikoari dagokionez ere.

Uda ikastaro honetan, medikuntza, psikologia eta hezkuntza arloko adituak izango dira, ikerketan lortutako emaitzak eta erabilitako metodologiak aurkeztuz. Bestalde, naturan garatzen den hezkuntza-sistema bezala ulertzen dugun eredu honen alderdirik praktikoenak ere  eskaini nahi ditugu, jadanik kontsolidatuta dauden esperientzia pedagogikoak aurkeztuz eta eredu berri honi buruzko ikuspegi erreal eta hurbila eskainiz. Esperientzia praktiko errealak eta ikerketan oinarritutako emaitza eta metodologiak erakutsiz, interes sozial eta hezitzailea duen eredu pedagogiko berritzaile honen inguruko ikuspegi integral bat eskaini nahi dugu, esperientzian oinarritzen dena baina baita zorroztasun akademikoan ere. Horregatik, ulertzen dugu ikastaroan interesa izan dezakeen publiko potentziala hezkuntzako profesionalek osatzen dutela, baina unibertsitateko esparrutik hasi eta Haur Hezkuntzaraino, hala nola hezkuntzako aholkulari, hezkuntzarekin edo psikologiarekin lotutako graduetako ikasle edo naturan garatzen diren hezkuntza-sistema honetan interesa izan dezaketen gurasoek ere.

Helburuak

Haur Hezkuntzako kalitatea hobetzen lagundu, ikasgelatik kanpo ematen den eta gaur egungo hezkuntza-ereduarekin bateragarria den baso-eskola ereduko onura nabarmenak, ebaluazio estrategiak eta kontsolidatutako zentroen adibideak erakutsiz.

Naturan ematen den hezkuntza-eredu honen onura potentzialak ezagutzera eman eta hauen inguruan hausnartu: haurrengan duen eragina, eskolako oinarrizko konpetentzietan, jolas librea bezalako elementu pedagogikoetan, psikomotrizitatean zein pertsonarteko erlazioetan; baina baita haurren garapenaren gakoak diren beste zenbait alderdietan, esate baterako, ongizatean, estresaren gutxitzean edo haurren garapen neuropsikologikoan.

Modu honetako eskola ereduak bere osotasunean ebaluatzeko estrategia nagusiak eta tresna praktikoak aurkeztea – konpetentziei dagozkion alderdiak, haurren garapen faktoreak, kanpo edo barne espazioak, ala jarrera eta ingurunearekin harremana -, gai bakoitzeko erreferentziazko ikerketetan oinarritutako emaitzak partekatuz.

Homologatuta eta onetsita dagoen baso-eskola eredu honetako baloreak eta oinarri teoriko eta metodologikoak zabaldu, EAEn eta Estatu mailan martxan dauden esperientziak partekatuz.

Hezkuntza-eredu berritzaile hauek gizarteratzen lagundu, hauek jendartean duten oihartzuna geroz eta handiagoa baita. Era berean, eredu honen sendotasun pedagogikoa legitimatu eta indartu, erakutsiz ikerketarako potentzial handia duela Hezkuntzaren eta Psikologiaren arloetan.

  • Ikastaroa
    • Energia eta ingurumena,
    • Hezkuntza
    • Irakasteko Ikasten Nafarroa - Nafarroako Gobernua
  • 25.Eka - 27.Eka
  • Miramar Jauregia (1. eta 2. eguna) / Ekogunea (3. eguna)
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • PDFa eskuratu