Arqueología intermareal. Descubriendo lo que la marea oculta

10.Ira - 11.Ira

Kod. K05-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Arkeologia ondarean egin daitezkeen jarduketen artetik, itsasoarekin loturikoen barruan, marearteko gunean dauden hondarrak ditugu. Haren izaera dela eta, ondare mota hori ahaztuta egon ohi da; izan ere, oso maiz lohien eta harearen artean erdi lurperatuta egoten da, eta horregatik ez zaio arreta handiegirik eskaintzen eta ez da oso ikusgarria izaten; edo baztertu egiten dira historikoki nahiko ondo ezagutzen den iragan baten duela gutxiko hondartzat jotzen baita, eta gainera, marea goran denean ez da ikusten, beraz, ia ikusezina den ondarea da.

Nolanahi ere, hondarrak hamaika motatakoak izan daitezke, eta normalean, itsas jarduketei lotuta daude. Hala, itsasontziak, ontziralekuak, ontzitegiak, amarratze lekuak, kanalizazio hormak, marea nasak, ontziola arrapalak, malekoiak, eskortak edo arrantza hormak… esanguratsuenak bakarrik aipatzearren, gure estuarioetako marearteko guneetan eta mareen eraginpean dauden kostaldeko guneetan aurki daitezkeen elementuak dira.

Elementuetako batzuk lehenago aztertuak izan badira ere (marea errotak, ontziolak...), eta batzuk XX. mendearen bigarren erdialdetik datatu badaitezke ere –batzuk askoz ere zaharragoak izan daitezke–, horietako askori ez zaie marearteko guneak dokumentatzeko metodologia arkeologikoaren bitartez heldu.

Beste latitude batzuetako esperientziek, batez ere eremu anglosaxoikoek, erakutsi dute ondare aberats eta anitza dagoela, eta sarritan emaitza harrigarrikoa. Dokumentazio arkeologiko egokiak, eta hala badagokio, ikerketa historiko eta/edo etnografikoek, agiritegietako dokumentazioak, garaiko argazkiek, grabatuek eta ahozko elkarrizketek asko laguntzen dute aztergai horri buruz dokumentazio argia izaten. Hori eginda, ondasun horrek duen garrantzia balioets daiteke hura babestearekin, balioan jartzearekin eta abarrekin lotuta egokitzat jotzen diren neurriak eta jardunak gauzatu ahal izateko.

Gainera, aintzat hartu beharra dago ondare horrek, hurbileko datazioa izan arren aztergaietako batzuetan, datazio handiagoa izango duela denbora tarte ez hain handian, eta une horretatik aurrera adin minimoetako datazio arkeologikoen zati izango dela. Hala, dokumentazio egokiak haren egoera ezagutzeko ez ezik, etorkizuneko bilakaera ezagutzeko ere balioko du, ondare arkeologikoaren eskubide osoko zati direnean, datazioa haiek negatiboki diskriminatzeko elementu bat izan gabe.

Helburuak

Honako natur ingurune berezi hauetako antropizazio historikoa balioestea: estuarioak eta marearteko kostaldeko guneak.

Arkeologiari eta historiaren ezagutzari begira potentzial handia duen ingurune natural bat birbalioztatzea.

Etengabe eta hainbat modutara eragiten dioten baldintza meteorologiko gogorren pean egoteagatik bitxia den ondare bat kudeatzea epe labur, ertain eta luzera.

Itsas ondareari, eta ahal dela, marearteko itsas ondareari lotuta dauden ondarezko elementuak eta elementu industrialak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Museo Marítimo Ría de Bilbao
  • Arqueocean: consultoria arqueológica
  • Tailerra
    • Artea eta kultura
  • 10.Ira - 11.Ira
  • Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...