Atención geriátrica en tiempos de Covid-19. Los derechos no caducan con la edad ni con el deterioro cognitivo. VI Edición

15.Eka

Kod. U01-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

COVID-19ak eragindako pandemia erronka izan da gizarte laguntzaren, etikaren eta legearen arloetan eta, gizarte garen aldetik, egoera ahulenean daudenekin behar adina egin ez dugula uste duenik ere bada.

Zer gertatu da eta zer zuzendu behar da? Adinekoak benetan autonomo izan al dira? Eskura zeuden baliabide soziosanitarioek gainditu al dute arnas bidez transmititzen den infekzioak eragin duen estres proba?

Adinekoentzako egoitzetan bizi diren pertsonak eta euren familiak komunitatean txertatzearen alde urte luzez lan egin ostean, zer eragin izan dute adinekoengan eta haien zaintzaileengan mugikortasunaren eta bisitaldien murrizketak eta isolamenduak?

Gure helburua zer gertatu den ikustea da; gure konpromisoa, horrelakorik berriro gerta ez dadin oinarriak finkatzea.

Helburuak

Konfinamenduaren ondorioei buruz gauza gehiago jakitea.

Dilema etikoak ezagutzea eta horien gainean hausnartzea.

Erabaki jakin batzuek alderdi biologikoan, psikologikoan, sozialean eta ingurumenean dituzten ondorioak aztertzea.

Pandemian pertsona ardatz duen arretaren ikuspegia aurkeztea.

Diziplinartekotasuna eta arreta pertsonalizatua hobetzea errespetuan eta errukian oinarrituta.

Gizartea eta profesionalak, oro har, sentsibilizatzea, pairatu duten diskriminazio negatiboari dagokionez, eta eskura ditugun asistentzia baliabideen eta arreta ereduen hausnarketa egitea, hobetu daitezkeen arloak aztertuta.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Matia Fundazioa
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ikastaroak guztientzat
    • Osasuna
    • Zahartzaroa
    • Zahartzaroa
  • 15.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu