Audientzia ikerkuntza eta big data

29.Eka - 30.Eka

Kod. I04-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Komunikabide tradizionalen eta berrien kontsumoari buruzko informazioa eskuratzea zeregin garrantzitsua da komunikazio politikak definitzen dituztenentzako, publizitatean ari direnentzako, komunikabideetako profesionalentzako eta, noski, audientzia ikerkuntzara dedikatzen diren enpresa eta erakundeentzako. Izan ere, digitalizazioaren aroan eta, bereziki, interneten etorrerarekin ugaritu egin dira jendeak informatzeko, entretenitzeko eta komunikatzeko erabiltzen dituen plataformak eta gailuak eta horrek zaildu egiten du herritarren kontsumoak aztertzeko prozedurak.

Ezinbestekoa da gaur egun, audientzia-ikerkuntza egiten duten enpresa eta erakunde nagusienek erabiltzen dituzten metodologia eta baliabide teknologikoak ezagutzea eta, bereziki, joera berriak nondik nora doazen jakitea.

Hori gutxi balitz, datuen analisian ematen ari diren aldaketek sekulako garrantzia daukate eta big data etiketapean kokatzen diren errekurtso analitikoen berri edukitzea oso interesgarria da.

Uda ikastaro honen bidez, Estatu espainiarrean zein Euskal Herrian martxan dauden audientzia-ikerketa nagusienen berri izango dugu, baita horien atzetik dauden enpresa eta erakundeena ere: AIMC, Kantar Media, Comscore, CIES, Kultur Behatokia…

Gainera, audientzia-ikerkuntzatik big datara pausuak nola ematen ari diren aztertuko dugu, modu horretara, etorkizuneko joerak zeintzuk diren azalduz eta horren inplikazioetan sakonduz.

Arratsaldeko saioa TABAKALERAN / Actividad abierta optativa por la tarde en TABAKALERA:

Mesa redonda y entrevista / Ekitaldi berezia arratsaldean Tabakaleran: mahaingurua eta elkarrizketa

Noiz / Fecha: 2021/ ekainaren 29 eta 30  / 29 y 30 junio

Ordua / Hora: 17:45

Plaza mugatuak / Plazas limitadas. Aforoa / aforo: 24 pertsona

Izena-emateko esteka: https://docs.google.com/forms/d/1Z62miVIM98suIqE7Jj12mKNmFHtczlep2QHL3Wfm8mM/edit


Informazio gehiagorako / Para más información: https://www.tabakalera.eus/es/audiencia-de-medios-y-big-data#https://online.tabakalera.eus/es/

Streaming zerbitzu irekia, Tabakalerako webgunean. Servicio de streaming en abierto, sin necesidad de inscripción disponible en sitio web de Tabakalera

Helburuak

Audientzia-ikerkuntzara dedikatzen diren enpresa garrantzitsuenen eta hauek burutzen dituzten ikerketa nagusienen gaineko informazioa gaurkotzea. Estatu espainiarren ari diren ikerkuntza-zerbitzu horiez gain Euskal Herrian egiten direnak aztertuko dira.

Gaur egun audientzia ikerkuntzan erabiltzen diren metodologi ezagunenen berri edukitzea: audimetria, online inkesta, online analytics, data analisia…

Etengabean eraldatzen ari den informazio eta komunikazio teknologien eremuan kontsumoak neurtzeko eta aztertzeko probatzen ari diren sistemen gaineko informazio gaurkotua edukitzea.

Audientzia ikerkuntzatik big datara ibilbidea egiten ari diren ikerketen berri izatea, erabilitako metodologietan sakontzea eta datuen balioaz jabetzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Hiru izango dira Uda Ikastaro honetan erabiliko diren metodologiak. klase espositiboak Estatu espainiarrean eta zehazki Euskal Herrian burutzen diren audientzia ikerketa nagusienen ordezkariekin; adituen arteko mahaingurua; eta sakoneko elkarrizketa. Klase espositiboak Miramar Jauregian izango dira eta beste biak Tabakaleraren egoitzan. Jarduera guztiak aurrez-aurre zien online jarraitu ahal izango dira.

Kolaboratzaileak

  • Applika+ ikerketa proiektua
  • 2deo (Tabakalera)
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
    • Komunikazioa
  • 29.Eka - 30.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu