Audientzia, neuromarketinga eta big data

21.Urr - 22.Urr

Kod. I04-20

Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da, baina nahi izanez gero, online bidez jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da esteka hauen bitartez (bertaratze-ziurtagiri gabe):

Urriak 21:

https://online.tabakalera.eus/es/video/audientzia-neuromarketinga-eta-big-data/

Urriak 22:

https://online.tabakalera.eus/es/video/audientzia-neuromarketinga-eta-big-data-2/

Komunikabide tradizionalen eta berrien sorkuntzan, hedapenean eta kontsumoaren azterketan ikuspegi eta baliabide teknologiko berriak erabiltzen hasi dira. Ohiko audientzia ikerkuntzatik harago, neurozientziak eta datuen azterketa masiboak dira horietariko bi.

Bi eguneko jarduera honen bidez, hasteko, neurozientziaren oinarriak erakutsiko dira modu praktikoan eta, hurrengo egunean, big dataz baliatzen diren sektore profesionaletako ordezkariak arituko dira beraien zeregina zertan gauzatzen den azalduz.

 

Helburuak

Neurozientziaren oinarriak azaldu, erabiltzen diren teknologiak eta ekipamenduak aurkeztu eta modu praktikoan aplikatu ikusentzunezkoen azterketan.

 

Gure inguruan big data erabiltzen duten enpresa, erakunde eta ikerketataldeen lana mahaigainean jarri eta zientziaren alor horri ikusten dizkioten balioak plazaratu

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Tabakalera (2deo)
  • Ikastaroa
    • Komunikazioa
  • 21.Urr - 22.Urr
  • TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu