Autocontrol emocional y gestión de estrés

09.Ira - 10.Ira

Kod. B06-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda ikastaro honek erakusten du nola prebenitu estresa, eta emozioak erregulatzeko gure gaitasuna hobetzeko teknikak azaltzen ditu.

Estresa sortu eta erregulazio emozionala zailtzen duten nortasun ezaugarriak eta bizitzako elementuak ezagutuko ditugu. Gainera, aukera izango da egunero aplika daitezkeen teknika errazak ezagutu eta praktikan jartzeko, autokontrol gaitasuna hobetu eta estresa prebenitzeari begira, ongizate pertsonal handiagoa izanik beti helburua.

Helburuak

Ikastaroa egingo duten pertsonei, estresa sortzen duten egoerak ulertzeko ezagutzak eta trebetasunak ematea, eta estresa agertzen denean martxan jartzen diren mekanismoak azaltzea.

Autokontrol emozionala zailtzen duten faktore pertsonalak identifikatzea, eta faktore horiek nola aldatu azaltzea.

Norbanakoan esku hartzeko teknikak azaltzea, eta estrategia eraginkorrak estresa prebenitu eta autokontrol emozionala hobetzeko.

Ongizate pertsonala eta osasuna indartuko duten ohitura egokiak garatzea.

Kezka, herstura edo estresa sortzen dituzten pentsamendu negatiboak kontrolatzen ikastea.

Harreman pertsonalak hobetzea familia, gizarte eta lan arloan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Ikastaroa
    • Bizitzaren bidaia
    • Ikastaroak guztientzat
    • Psikologia
  • 09.Ira - 10.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...