Avances en los trastornos del neurodesarrollo

19.Uzt - 21.Uzt

Kod. O14-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Neurogarapenaren Nahasmenduek (NN) egoera biziki heterogeneoak izaten dituzte; beraz, nahasmendu horien gaineko prestakuntza egokia izatea eta horiek ongi ulertzea ezinbestekoak izaten dira, baita nahasmendu horietan esku hartuko duen eta prestakuntza egokia izango duen diziplinaz gaindiko lantalde koordinatu bat ere.

Uda Ikastaro hau premia horretatik, hain justu, sortu da. Edizio honetan –laugarrena izango da–, nahasmendu atipikoenak edo hain ohikoak ez diren agertzeko moduak nabarmendu nahi ditugu, ulertze aldera eta detekzio goiztiarra sustatze aldera, baina baita esku-hartze goiztiarra lortze aldera ere. Oraingoan, NN horien gaineko hezkuntza arloko esku-hartzeari tarte handia utziko diogu, bai ikasgelako irakaskuntzaren arlokoari, bai ikaskuntzen ebaluazioari dagokionez. Arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (TDAH) ETA autismoaren espektroko nahasmendua (TEA) nagusiez gain, hain ezagunak ez diren beste NN batzuk aztertuko ditugu sakonago, horien prebalentzia modu kezkagarriak ari baita handitzen, zenbait kasutan: TANV (Hitzezkoa ez den Ikaskuntzako nahasmendua), DAMP (Arretaren, kontrol motorraren eta pertzepzioaren defizita), TEAF/SAF (Fetuaren sindrome alkoholikoa)...

Era berean, kognizioaren eta etorriko diren nahasmenduen etorkizuna landu nahi da, "sexua" eta "generoa" ardatza sakondu beharreko alderditzat hartuta, NN bat duen pertsonari ezaugarri desberdinak eragiten dizkiolako eta emakumearen azpiordezkaritza txikiagoa delako, batik bat, diagnostiko gutxiegi egiteagatik eta emakumezkoen sexuan hautemateko ahalmen txikia izateagatik.

Azkenik, Uda Ikastaro honen askoa nahi duen orori prestakuntza ematea dela esan behar dugu, NNekin lotutako maila teknikoa gorabehera (gurasoak, profesionalak, senitartekoak... edo, besterik gabe, gaian interesa duten pertsonak), eta, bereziki, azkenaldiko aurrerapen guztietan: azken belaunaldiko esku-hartzeak, neuropsikologia, ikasgelako aniztasuneko esku-hartzea hezkuntza metodologia berriekin eta abar. Horretarako, nazioartean ospe handia duten hizlariak izango ditugu, nahasmendu hauekin lan egiten eta esku hartzen duten diziplina guztietakoak.

Helburuak

Neurogarapenaren nahasmenduak sakonki ezagutzea, batik bat, hain ezagunak ez direnak: TANV (Hitzezkoa ez den Ikaskuntzako nahasmendua), DAMP (Arretaren, kontrol motorraren eta pertzepzioaren defizita), TEAF/SAF (Fetuaren sindrome alkoholikoa) eta abar, baita ohiko zeinuen barruan atipikoenak diren forma eta aurkezpenak ere, hala nola emakumeena.

Neurogarapenaren Nahasmendu (NN) kasuetan, ikasgelan egokitzapen metodologikoak nola erabili jakin eta barneratzea, bai irakaskuntzaren arloan, bai ebaluazioan.

Neurozientziaren ezagutzak Neurogarapenaren Nahasmenduei buruz zer eskaintzen duen eta tresna diagnostiko berrienak zeintzuk diren jakitea.

Ikaskuntzaren nahasmenduak eta NNetako ikaskuntza arazo sekundarioak bereizten ikastea.

Neurogarapenaren nahasmenduak modu integralean eta diziplina anitzetatik ezagutzea, ikuspuntu guzti-guztiak aintzat hartuta: familia, irakasleak, osasun arloko profesionalak... betiere zeinuak garaiz hautematearren osasunaren eta hezkuntzaren arloetan eta, hartara, ahalik eta goizen esku hartzeko gai izatearren.

Diziplina anitzetatik esku hartzen ikastea jardun arlo guztietan eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta, ahalik eta modu zabal eta integralenean landu ahal izateko; izan ere, modu horretara lortzen baita hobekuntzarik handiena.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
    • Psikologia
  • 19.Uzt - 21.Uzt
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu