Avanzando hacia residencias para vivir como en casa. La importancia de la participación de las personas mayores

08.Eka - 13.Uzt

Kod. @39-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Adineko pertsonen beharrei eta lehentasunei buruzko hainbat txosten eta dokumentutan agerian geratzen da behin eta berriro etxean zahartzearen nahia, are eguneroko bizitzarako laguntzak behar direnean ere. Bestalde, orain dela urte batzuetatik, adina albo batera utzita, laguntza edo babes behar puntual edo egonkor bat duten pertsonentzako zerbitzuak eta programak izateko eskubideen ikuspegia garrantzia hartzen joan da. Azkenik, azken urteetan, adinekoentzako egoitza inguruneen diseinuari lotutako nahikoa ebidentziak sortu dira, nola haien alderdi fisiko-arkitektonikoei hala gizarte inguruneari lotutakoak.

Horren harira, egoitzetan POAren garapenak hainbat esku hartze martxan jartzea ekarri du, eta horien bidez, parte hartzea, norberaren biziaren gaineko kontrola eta erabakiak hartzeko gaitasuna bultzatu nahi dira. Bestela esanda, etxean bezala bizi ahal izateko ingurune bat bultzatu nahi da.

Horrek guztiak agerian utzi du “etxean bezala bizitzea” ahalbidetuko duten zentro gerontologikoak izateko aurrerapausoak ematearen beharra; hala, eredu mediko-asistentziala atzean utzi, eta pertsonen eskubideak, beharrak eta lehentasunak barne hartuko dituzten beste eredu batzuetara jo behar dugu, bereziki eguneroko bizitzarako laguntza behar duten pertsonen kasuan. Hainbat adituk prozesu hori “aldaketa kulturaltzat” kalifikatu dute, eta prozesu horretan gizarte eragile guztiak daude inplikatuta, eta horien artean ezin ditugu ahaztu kaltetu nagusiak: zahartzen ari diren pertsonak.

Online ikastaro honetan, pertsonei beren bizi proiektuak garatzeko aukera emango dieten egoitza ingurune etxekoiak sortzeko gakoak landuko dira. Era berean, egoitza ingurunetan zaintzen pertsonalizazioa eta bizi zentzundun bat bultzatzeko hainbat estrategia landuko dira. Azkenik, zehartzen ari diren pertsonen inplikazioaren garrantzia landuko da, beren lehentasunei, eskubideei eta beharrei egokitutako arreta eredu bat lortzeko protagonista aktibo gisa.

Helburuak

Egoitza ingurunetan pertsonen eskubide eta lehentasunetara egokitzen diren arreta ikuspegiak ezagutzera ematea.

Informazioa ematea egoitzetan laguntzaren prestazioa eta etxean bezala bizitzeko aukera uztartzen dituzten ekimen arrakastatsuei buruz.

Egoitzetan arreta eredu tradizionalen alternatiba izango diren eredu berriak dibulgatzen eta zabaltzen laguntzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Metodologia

  • Online ikastaroa
    • Zahartzaroa
  • 08.Eka - 13.Uzt
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...

Zikloak

Pertsonak