Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan: berrikuntza-plataforma irekiak

16.Uzt - 17.Uzt

Kod. G30-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroaren hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera dira. Itzulpen zerbitzua ingelesez izango diren hitzaldietan bakarrik egongo da (ingelesetik euskerara).

Euskal gizartearen eraikuntzan egon diren balioak eta nortasuna aztertuko ditugu ikastaro honetan, gure nortasunean dauden aldagai kulturaletan sakonduko dugu, gure DNAtik gizarte-berrikuntzarako eta berrikuntza irekirako interesgarriak izan daitezkeen elementuak identifikatzeko eta horiek egungo gizarte-narratiben erdigunean kokatzeko. Izan ere, gizartean eraldaketa-narratiba positiboak zabaltzea garrantzitsua da lurralde eta komunitate baten arrakastarako. Kultura eta nortasunetik mundu globalizatuari ematen diogun erantzuna izango dugu hizpide. Hala, ikastaroan euskararen berreskuratze-prozesuan, kooperatibagintzan, unibertsitate-sisteman, Gipuzkoako lurraldeko prozesuetan egon diren balioak eta harreman-sareak aztertuko ditugu. Eta Euskal Herriko kasuaz gain, kanpoan berrikuntza-plataforma horiek nola ari diren lanean aztertuko dugu. 

Helburuak

Euskal Herriko gizartearen eraikuntzan egon diren balioak eta nortasuna aztertzea.

Euskararen berreskuratzea-prozesuetan egon diren balioak ezagutzea.

Euskal kooperatibagintzan egon diren balioak aztertzea.

Eraldaketa soziala eta komunitatearen garapenerako balioak jorratzea.

Etorkizunean Euskal Herriko gizarteak eduki beharreko balioak eta nortasunaren ko-eraikuntzarako garatu beharreko bidea lantzea: berrikuntza-plataformak.

Kolaboratzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Elhuyar
  • Agirre Lehendakari Center
  • Ikastaroa
    • Giza Zientziak
  • 16.Uzt - 17.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu