Balioen bidetik: pertsonaren garapena Lanbide Heziketa dualean

28.Uzt

Kod. H25-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Lanbide Heziketak gure herriaren garapen ekonomikoan eta sozialean garrantzia handia du. Alde horretatik, Lanbide Heziketako zentroek, beste eragileekin lankidetza estuan, ahalegin berezia egin dute organizazio- eta pertsona-mailan berrikuntzak egiteko (heziketa-eskaintza eta titulazioak gaurkotzea, ikaste-irakaste metodoak berritzea eta erronketan oinarrituriko ikaskuntza, zeharkako konpetentzien garrantzia). Horrez gainera, Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen artean lotura estuak ere sortu dira eta zentroen eskaintza bailarako sektore ekonomikoetara erabat doitzea lortu izan da.

Bide horretan, munduko transformazio teknologikoak, komertzialak eta sozio-kulturalak direla eta, hurrengo urteotan ikasleen garapen teknologikoan eta profesionalean ahalegin handia egin beharko da. Baina hori gutxi ez, eta pertsonaren garapen morala eta kulturala ere garrantzitsuak izango dira, eta horrek lan onaren kultura biziberritzea eskatzen du. Hori dela eta, ikastaro honek pertsonaren dimentsio etikoan arreta ipiniko du, Bidetik Fundazioak pertsonaren formazioa eta garapena bultzatzeko duen egitasmoaren berri eman eta horretan sakontzeko asmoarekin.

Zehazki, Lanbide Heziketa dualeko ibilbide industrialean, zentroen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, ikaslearen formazioan pertsona, gaur egungo munduan, enpresan erantzukizunez aritu dadin jabetzearen garrantziaz hitz egingo dugu.

 

Helburuak

Munduaren transformazio komertzialek, teknologikoek eta sozio-kulturalek enpresei sortzen dizkieten erronka berriak ulertzea.

Gaur egungo enpresetan pertsonaren dimentsio profesionalak eta etikoak duten garrantziaz jabetzea.

Pertsonaren dimentsio etikoa zertan datzan eta nola ulertzen dugun adostea.

Euskalherrian tradizioz jasotako kulturan pertsona erantzuleak eta lan onak izan duten garrantzia argitzea.

Lanbide Heziketan pertsonaren dimentsio etikoa nola landu daitekeen eztabaidatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Kortaren Bidetik Fundazioa
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Hezkuntza
  • 28.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 10 ordu