BASQUE CITIES 4.0: De la ciudad inteligente (Smart city) a la ciudad sabia (Wise city)

27.Eka - 28.Eka

Kod. G11-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Basque Cities 4.0 ekimen bat diseinatzea interesgarria izan al daiteke herrialdearentzat eta hartzaileentzat –herritarrak– zein inplikaturiko eragileentzat –erakundeak, enpresak eta gizarte erakundeak–, eta bideragarria gobernantzaren ikuspegitik, horren bitartez Basque Industry 4.0 estrategia eta 2030erako Agenda Digitala hirien esparruan eta haien hiri garapen jasangarrian txertatzeko?

Hori da ikastaro honen gai nagusia. Galderari erantzun bat emateko ariketa bat eginez, saioetan zehar munduko beste hiri batzuetako praktika inspiratzaileak aurkeztuko dira, baita erakundeek, enpresek, elkarteek eta herritarrek hiri adimendunen inguruan dituzten ikuspegiak ere. Era berean, Eusko Jaurlaritzak oinarriak eta bide orriaren hasierako proposamena aurkeztuko ditu, Deusto Cities Lab-ek eginiko aurretiazko txostenarekin batera, eta analisirako, elkarrizketarako eta bertaratuen ekarpenak entzuteko tarte bat ere izango da.

Helburuak

Smart Cities direlakoen egoera aztertzea honako hauen erronken testuinguruan: Agenda 2030, Garapen Jasangarrirako Helburuak, Europa 2030, Europako Hiri Agenda, Basque Country 2030 Agenda eta Hiri Agenda Berria.

Jardunbide egokien errepertorio bat aurkeztea Smart Cities, Cities 4.0 eta munduko hainbat hiritan garaturiko Wise Cities direlakoen inguruan.

Basque Cities 4.0 ekimenaren bide orriaren hasierako proposamena aurkeztea, Basque Industry 4.0 eta Euskadiko 2020ko Agenda Digitalarekin bat.

Erakundeek hiri adimendunen garapenaren inguruan dituzten ikuspegiak ezagutzea: nazioarteko erakundeak, Eusko Jaurlaritza, EUDEL, eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak.

Euskal enpresa ehunaren ikuspegia txertatzea bide orriaren konfigurazioan.

Elkarteen eta herritarren ikuspegia txertatzea bide orrian.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras. Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza
  • Deusto Cities Lab
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
  • 27.Eka - 28.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu