Bizitzan aurrera egiteko norbanako tutoretza. Tutoría individualizada para el crecimiento personal.

23.Api - 25.Mai

Kod. @13-18

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

IRAKASKUNTZAREN METODOLOGIA:

Ikastaro honen metodologia norbanako ikaskuntza prozesuan oinarritzen da  neurri handi batean. Halere, ikasleen artean talderik sortuko balitz eta ikasleek eurek hala proposatuta, euren arteko lan kooperatiboak lekua izango luke.

Ikasleari eskura jartzen zaion edo proposatzen zaion oinarrizko materiala irakurtzeko, lantzeko, aztertzeko, jorratzeko eta bere esperientziarekin eta aurre-ezagutzekin erkatzeko eskatuko zaio. Hortik, era konstruktiboan, ezagutza berria eraiki beharko du eta jakintza berriaren isla eskaini.

Ikaslea, bere esperientzian oinarrituz, ikasitakoa eta aurrera begira egin beharrekoa bere esperientzian kontestualizatzen saiatuko da eta horrela, bere proposamenak planifikatu, zehaztu eta justifikatu beharko ditu.

Ikastaroan agindutako lanez haratago egindakoak maila onekoak balira, ikastaroaren kalifikazioan eragina izango luke.

 

-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)

-Hasiera: 2018/04/16 Bukaera: 2018/05/13

  -Tarifa bakarra: 80 euro

  -Hizkuntza ofiziala: euskara eta gaztelera

Helburuak

  • Bizitzaren dimentsioez jabetzea bizitzarako hezkuntzaren oinarrien landu beharraz jabetzeko eta hazkuntza prozesuan eraginkortasun hezkuntzailea eskaintzeko.

  • Hausnarketa, azterketa eta materiala desberdinak landuz, Haur Hezkuntzan eta Derrigorrezko Hezkuntzan ikasleak bizi ditzakeen galera-bizipenak bizitzaren eraikuntzan leku egitea, eta aparteko beharra duten ikasleekin  garapen prozesua egokiak planifikatzeko, gauzatzeko eta onerako izateko.

  • Formazioz eta autoformazioz Haur Hezkuntzan eta Derrigorrezko Hezkuntzan ikasleak bizi ditzakeen galera-bizipen sanoaren ezaugarriak eta kezkarako seinaleak ezagutzea ikasleekin eta komunitatearekin lantzeko eta hortik ikasteko

  • Konpetentzietako hezkuntzan  oinarrituz norbanako tutoretzaren plangintzan aldaketei era egokian erantzuteko hezkuntza emozionala planifikatzea

  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko Ikasten Nafarroa - Nafarroako Gobernua
    • Psikologia
  • 23.Api - 25.Mai
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • PDFa eskuratu