Buenas Prácticas en la restauración científica de embarcaciones tradicionales vascas y patrimonio marítimo

16.Ira - 17.Ira

Kod. K16-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Itsas ondarearentzat une erabakigarria bizi dugu. Gizartea hasi da ondare horren balioa aitortzen eta haren babesa eskatzen, eta oinarri zientifiko bat ezarri behar da horretarako.

Itsas ondarea gure kultura materialaren parte da (ontziak eta ontziolak, batik bat), baina baita kultura immaterialaren parte ere, eta nabarmentzekoak dira alde horretatik mendeetan zehar belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ontzigintzari buruzko ezagutzak (erribera arotzeria, etab.).

Bilboko Itsasmuseum, une honen garrantziaz jakitun, harremanetan jarri da arlo honetan zeresana duten hainbat diziplinatako pertsonekin, ondare hau berreskuratzeak dakarren ikuspegi integral bat lantzeko (merkataritza nabigazioa, arotzeria, zaharberritzea, arkitektura, arkeologia, etab.). Horri guztiari esker, prozesu tradizionalen ezagutzak batu egin zaizkie egungo kontserbazio eta zaharberritze teknika zientifikoei, teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak erabilita. Horrela, oinarri zientifiko bat ezarri ahal izango da ontzi tradizionalak Eskuratu, Babestu eta Zaharberritzeko Jardunbide Egokien Eskuliburu bat osatze aldera.

Uda ikastaro honek itsas ondarea babestu eta zaharberritzeko tekniken ikuspegi holistiko bat eman nahi du, barne hartuko duena bai eraikuntzen materialtasuna bai haien alderdi ukiezin konplexua.

Ikastaroa teoriko-praktikoa da eta forum moduko bat izan nahi du, hainbat teoria azaldu, trukatu eta eztabaidatzeko, prozesuak, metodologiak eta esku hartzeko teknikak barne. Hori dela eta, publiko orokorrari begira antolatu da: gaian interesa duten pertsonak, inolako esperientziarik izan ez dutenak, edo espezializazio maila batean trebatuta daudenak.

Helburuak

Itsas ondarea babestu eta zaharberritzeko ezagutza tradizionalen eta egungo tekniken berri ematea.

Teknika zientifikoetan trebatzea itsasontzi tradizionaletan lan egiten duten pertsonak eta taldeak.

Erabiltzen ari diren irizpideak partekatzea, entzutea eta adostea.

Itsas ondarearen kudeaketan diziplina anitzeko ezagutza sustatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Itsasmuseum
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Donostia Kultura
    • Zientzia eta teknologia
    • Euskal Kultura
  • 16.Ira - 17.Ira
  • Itsasmuseum
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu