Gizarteratzeko gizarte-zerbitzuen kalitatea: arretaren kalitatetik, bizitza-kalitatera

20.Ira - 21.Ira

Kod. G22-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Gizarteratzearen arloko paradigma eta eredu berriak birpentsatzeko beharrak protagonismo handia hartu du gizarte-zerbitzuetan, eta apustu hori bat dator gizarte-politika guztien aldaketa orokorragoarekin. Ikastaro honen helburua erabiltzaileek gizarteratzeko gizarte-zerbitzuetan kalitaterako duten eskubideari buruz gogoeta egitea da, bai arretaren kalitateari dagokionez, bai pertsonen bizi-kalitateari dagokionez, esku-hartze sozialeko edozein prozesuren azken helburu gisa. Ikastaroak bi kontzeptu horiek beste batzuekin bat egiten dutela ikusarazi nahi du, eredu inklusiboagoa lortzeko bidean, pertsona ardatz duena eta artatutako pertsonen autodeterminazioa neurri handiagoan bermatzen duena.

Hausnarketatik harago, ikuspegi pragmatikoagoa emateko asmoz, ikastaro honetan gizarte-zerbitzuen kalitatea hobetzeko garatutako hainbat tresna eta esperientzia aztertuko dira, hainbat arlotan: plangintzan eta prozeduretan, talde profesionalen kudeaketan, araudian edo alderdi etikoen kontsiderazioan, besteak beste. Hala, bada, ikastaroak talde profesionalek testuinguru horretan hartzen duten garrantzia azpimarratzen ere laguntzen du, bai eta kudeaketa eta esku-hartze sozialerako modu berriei buruz sentsibilizatzen ere.

Ikastaroa gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonekin zuzeneko esku-hartzearen arloan lan egiten duten pertsona profesional eta boluntarioei zuzenduta dago, baita zerbitzu horiek planifikatzeko eta arautzeko ardura dutenei ere.

Helburuak

Gizarte zerbitzuen arlo eta prozesu desberdinetan kalitateak duen garrantzia aztertzea eta sakontzea, eta, gizarte bazterkerian dauden pertsonenganako arretan jarduteko edo hobetzeko modu berriak ezagutzea.

Gizarteratze-sareko zerbitzuetan kalitate-estandar egokiak betetzen dituen arretaren inplikazioak eta ezaugarriak aztertzea.

Gizarte bazterkerian dauden pertsonentzako zuzendurik dauden zerbitzuetan bizi kalitatearen ereduak dituen inplikazio teoriko zein praktikoen inguruan hausnartzea. 

Kalitate-estandarretatik abiatuz, lan-jardunbide egokiak eta benetako lan-esperientziak aurkeztea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Estatu-mailan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Zuzenbidea
  • 20.Ira - 21.Ira
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu