Ciudades para habitar: Diseño urbano colectivo

17.Ira - 18.Ira

Kod. A02-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Hiri espazioak berebiziko garrantzia duten lekuak bilakatu dira, harremanak izateko eta komunitateak sortzeko gizartearen beharrei erantzuteko. Hiri inguruneari aplikatutako teknologia berriek eta mugikortasun jasangarriaren paradigma berriek nabarmen eraldatu dute espazio horiek diseinatzeko modua. Leku horien diseinuan txertatu beharreko elementu berrien harira, materialak eta funtzionaltasunak modu berritzaileetan erabiltzen hasi dira.

 

Udako ikastaro honetan, hiri espazioa landuko dugu, eskala txiki batetik hasita, hala nola terrazak eta kanpo esparruak, auzo eta komunitateen diseinura, eta material eta teknologia jasangarriak aplikatzeko diseinu irizpideak ezagutzeko abagunea izango dugu. Testuinguru horretan, zura kanpoan erabiltzeko aukerak aztertuko ditugu, eta ikusiko dugu nola alternatiba interesgarri bat izan daitekeen horrelako aplikazioetan.

Helburuak

Hiri inguruneen eta kanpo espazioen diseinu jasangarri baterako irizpideak ezagutzea.

Kanpo espazioetan soluzio berritzaileen integrazioa bultzatzea.

Funtzionaltasun berriak ahalbidetuko dituzten materialak eta teknologiak ezagutzea.

Zuraren portaera ezagutzea hiri elementuetan.

Digitalizazioa trakzionatzea, espazioak eta produktuak diseinatzeko tresna gisa.

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak
  • Arquitectos y urbanistas. Entidades públicas. Ciudadanía en general. Empresas relacionadas con el urbanismo. Profesionales relacionados con la transformación urbana

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Cluster Habic
  • Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa  - Colegio de Arquictectos Vasco-Navarro
  • Jardunaldi profesionala
    • Arkitektura eta hirigintza
    • Iraunkortasuna
    • Tokiko garapen iraunkorra
    • Zientzia eta teknologia
  • 17.Ira - 18.Ira
  • Miramar Jauregia / EAI/IAE (Euskadiko Arkitektura Institutoa)
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu