¿Cómo afectan las nuevas tecnologías en nuestra salud y en nuestro cerebro?

09.Ira - 10.Ira

Kod. O19-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroaren helburua teknologia berriek gure garunean, eta ondorioz, osasunean duten eragina ulertzea da. Gure ohiturak erabat aldatu dira eta horrek pentsatzeko eta gure ingurunean kokatzeko beste modu batzuk sorrarazi ditu. Eskura jakintza eta interkonexio mugagabeak izateko aukerak aldatu egin du besteekin harremanak ezartzeko gure modua, eta duela hamarkada gutxi existitzen ez ziren elementu batzuekiko mendetasuna sortu du. Horrek, era berean, patologia berriak agertzea eragin du, eta honakoak ari gara ikusten gure kontsultetan: mendetasuna, afasia funtzionalak, jarrera desegokiak, eraginak memorian, ludopatiak... Gizarte harremanei dagokienez, interkonektibotasuna ez da gizarte isolamendu handiago batekin eta bakardade edo inguratzen gaituztenekiko enpatia falta sentimendu batekin bateraezina, eta horrek guztiak eragina du gure osasunaren zati diren gizarte harremanetan.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere. 

Helburuak

Gure garunak nola funtzionatzen duen eta mendetasuna zergatik gertatzen den ezagutzea eta ulertzea.

Sedentarismoarekin loturiko ohitura berriek hezur eta muskuluetako gaitzetan nola eragiten duten azaltzea.

Sarearekin loturiko gizarte portaera ez osasungarri berriak ezagutzea.

Mendetasun berriek Euskadiko osasun publikoan duten eragina ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 09.Ira - 10.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu