¿Cómo aprovechar el Foco de Excelencia Innovadora que es Euskadi?

21.Eka - 22.Eka

Kod. Z06-21

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Cotec fundazioaren txostenaren arabera, EINren datuak eta eskualdeko kontularitza kontuan izanik, BPGaren ehunekoari dagokionez I+Gko inbertsioan aitzindari da Euskadi (Madril eta Katalunia gainditzen ditu), eta Espainiako gune berritzaileenetako bat da. Europako Batzordeak espainiar lurraldeko indargune berritzaile bakartzat katalogatu du, eta bere ingurunean bikaintasun berritzailearen Europako fokuetako bat dela nabarmendu du.

Zientzian eta teknologian emaitza asko sortzen dira, betiere argitalpen zientifikoen kopurua hartuta adierazletzat; industria jabetzaren arloko produkzioa, ordea, oso eskasa da. Berrikuntzan hobetzeko garaian, horixe da faktore garrantzitsuenetako bat.

Euskal ekintzaileek Industria Jabetzaren Eskubideei eta eskubide horietako informazio teknologikoari etekina nola atera jakingo balute, hori guztia hobetuko litzateke.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak ekimen asko egin ditu berrikuntza indartzeko eta, bereziki, ekintzailetza eta oinarri teknologikodun enpresa berrien sorkuntza bultzatzeko, baina ekimen horiek ez dira oso ezagunak eta, are gutxiago, eskura dagoen finantzaketa hori guztia nola lortu.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ikerketaren emaitzak kudeatzeko, jabetza intelektualeko eskubideak babesteko eta eskualdatzeko

eredu propioa sortu du. Ekimen horri esker, ikerketaren emaitzak babestu eta merkaturatzearen arloan buru da UPV/EHU.

Helburuak

Ikerketaren emaitzak eta ideia berritzaileak babesten dituzten jabetza intelektualaren eskubideak aitortu eta etekina ateratzea.

Edozein arlo teknologikoren teknikaren benetako egoera zein den jakitea.

Ikerketaren emaitzak eta ideia berritzaileak eskualdatzeko mekanismoen berri izatea.

I+Gn eta ekintzailetzan finantzaketako estrategiak ikastea (enpresa berritzaile berriak): Negozio garapena kostua zero izanik.

Ikerketaren emaitzak kudeatzeari eta horien gizarteratzeari dagokionez, UPV/EHUk nola funtzionatzen duen irakastea.

Bertaratzen diren norbanako, talde eta enpresak harremanetan jartzea, haien mesederako izango diren eta industria sarea hobetuko duten sinergiak sortzeko.

Enpresa sortzera bultzatzea, Euskadiren baldintza mesedegarriak baliatuta.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Cualquier persona que quiera crear y manejar una Empresa y/o como sacar partido a Ideas y Resultados de Investigación
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Gizartea
    • Zientzia eta teknologia
  • 21.Eka - 22.Eka
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu