Cómo atraer talento para las empresas vascas: el gran reto de la nueva cultura de empresa

12.Uzt

Kod. G17-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroa goiz batean izango da. Hasteko, sarrera gisa, bi zuzendarikideek hartuko dute hitza, hizpide izanik Unibertsitate/Enpresa Katedraren planteamendu estrategikoa –batetik– eta ikastaroarena eta haren helburuena –bestetik–, eta bereziki erreparatuko diete talentua euskal enpresetara erakartzeko beharrari eta enpresek horretarako abian jarri dituzten estrategiei. Gaia testuinguruan kokatzea helburu izango duen sarrera bikoitz horren ondoren, Esteban Vicentek, enpresen gizarte kapitalean aditu handiak, hitzaldi bat eskainiko digu. Gero, solasaldia izango dugu Angulas Aginaga enpresaren giza baliabideen arduradunaren eta Jose Miguel Ayerzaren, ADEGIko zuzendari nagusiaren artekoa. Bertan, enpresaren lehiakortasunerako giltzarri den alor honetan duten esperientziaren berri emango dute. Bukatzeko, partehartzaileekin batera mahai-inguru irekia egingo da.

Helburuak

Euskal enpresek talentua erakartzeko duten erronka estrategikoa aztertzea eta zer baldintza bete behar diren ikustea: enpresa erakargarriak izatea (enpresa onak), baldintza onak eskaintzea (ez bakarrik soldata egokiak) eta lurraldeak erakargarritasun hori indartzeko azpiegiturak izatea.

Eskulan kualifikatuaren garestitasuna aztertzea Euskal Herriko lan merkatuaren esparruan.

Erronka hau nola bideratu diagnostikatzeko prestakuntza/hezkuntza dimentsioa aztertzea.

Eztabaidatzea zer neurritan balio dezakeen enpresa eredu eta kultura berriak arazo honi aurre egiteko, denon kezka dena, ez bakarrik enpresena.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • CONFEBASK (CÁTEDRA UNIVERSIDAD/EMPRESA)
  • Ikastaroa
    • Gizarte Zientziak
    • Informazioa eta komunikazioa
  • 12.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • Web