¿Cómo construir resiliencia en tiempos de coronavirus?

18.Abu - 20.Abu

Kod. P03-21

Hitzaldiak gaztelaniaz emango dira, baina materialen zati bat ingelesez emango da

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

2019ko abenduan, COVID-19 izena jarri zioten birus berri baten lehen kasuak agertzen hasi ziren. Orduz geroztik, asko ikertu eta idatzi da: kutsatzeko moduak, zergatik den gaixotasuna larriagoa pertsona batzuengan beste batzuengan baino, nola babestu ez infektatzeko… Hala ere, beste arlo batzuetan informazio gutxiago dugu: adibidez, nola tratatu COVD-19 gaixo larrien efektu psikologikoak edo zer eragin izan duen pandemiak senide bat galdu duten pertsonen doluan. Are informazio gutxiago daukagu pandemiak eta konfinamendu modu ezberdinek biztanleria orokorrean eta talde bereziki zaurgarrietan izan duten eraginari buruz.

Uda ikastaro hau sortu da psikologian, erizaintzan edo osasun publikoaren alorrean oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonentzat, eta ikuspegi zabal batetik landu nahi du, ebidentzian oinarritua, herritarren osasun mentala pandemian eta pandemiaren ondoren. Bi bloke tematiko ditu: pandemiak nola eta zergatik kolpatu gaituen ulertzea, eta prebentzio eta errehabilitazio alternatibak ezagutzea.

Helburuak

Osasun krisietan aintzat hartu behar diren arrisku eta babes faktore espezifikoak aztertzea.

Krisi honen berezitasunak aztertzea, beste krisi batzuei dagokienez, eta analogiak eta analisi diferentzialak ezartzea.

Pandemiari aurre egiteko planen ezaugarriak (prebentzioa eta errehabilitazioa) aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • UTCCB
  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
    • Pandemia
    • Psikologia
    • Pandemia
  • 18.Abu - 20.Abu
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu