Cómo escribir sin miedo; de la mano de Espido Freire

22.Uzt - 24.Uzt

Kod. L04-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Hiru eguneko tailer honek literatura sorkuntzara hurbiltzeko saio bat proposatzen du, testu propioen elaborazioan oinarritutako sorkuntza edo inspirazioa baino gehiago, ikasleen ezagutzak eta antolakuntza lehenesten dituen sistema baten bidez. Idazle gisa eta literatura sorkuntzako ikastaroen zuzendari gisa urte askoan metatu dudan esperientziak erakutsi dit idazle berriaren arazoa ez dela ideien falta, beste honako hau baizik: ideien egituraketa, literatura sinesmen faltsuak eta guztiz ezagutzen ez den erronka batek sortzen duen beldurra. Sorkuntza prozesua hainbat fasetan zatitzeak eta zailtasunei urratsez urrats ekiteak blokeoak gainditzen laguntzen dute, eta autosufizientzia handia ematen diote ikasleari.

Tailerrak literatura sorkuntzaren barne egitura aztertzen du, egitura horri ekiteko modua, eta argitaletxeen munduaren arauak, oso lagungarri izango direnak ikasleentzat. Bestetik, bibliografiak –bai aurretik emango dena bai ikastaroan zehar emango dena– irakurketa eta azterketa gida bat ahalbidetzen du ikastaro ondorengo hilabeteetarako.

Helburuak

A.- Literatura sorkuntzako sistema propio eta indibidual bat garatzea

Gutxienez ipuin bat lantzea, sakon, eta hainbat trama sortu eta lantzea. Sorkuntzaren pedagogian aritu diren egileen eta ikasleen lan metodoak alderatuko dira, metodo bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak baloratzeko.

B.- Ipuin edo trama baten behin betiko idazketara iristea

Azken helburua izango da garatu diren ideiak edo norberaren ideiak lantzea, eta behin betiko idaztea tailerrean sortu eta landu den ideia berrietako bat. Tailerra interaktiboa eta berehalakoa denez, parte hartzea eta ikasgelan partekatzeko moduko literatura ideiak lantzea bultzatzen da.

C.- Literaturako eta literaturatik kanpoko estimuluen eragina aztertzea

Narrazio obren zatiek, poemek, abestiek, musika bideoek, koadroek, argazkiek, filmek… sorkuntza indibidualean duten eragina aztertzea.

D.- Literatura sorkuntza eta haren mitoak

Klase bakoitzean, literatura sorkuntzari buruzko galderei erantzuten saiatuko da:  Zergatik idazten da?, Nola?, Zerk eragiten du lan baten edo egile baten arrakastan edo porrotean?

E.- Obra klasikoen irakurketa eta iruzkin kritikoa

Ikasleei obra klasiko batzuk irakurtzea eskatuko zaie:

Seda, de Baricco.

Crónica de una muerte anunciada, G. G Márquez.

Orgullos y prejuicio, J. Austen.

LA Lluvia amarilla. J. Llamazares

Manual para señoras de la limpieza, L. Berlin.

Oinarri komun batetik abiatzeko. Gainera, irakasleak gomendatutako liburuen zerrenda bat emango du, haren kanon pertsonalaren parte diren obrak.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Publiko orokorra
  • Tailerra
    • Ikastaroak guztientzat
    • Literatura eta hizkuntzalaritza
  • 22.Uzt - 24.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...