Nola irudikatzen da emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeria?

21.Ira - 22.Ira

Kod. Q02-20

Itzulpen zerbitzua egongo da euskaraz ematen den hitzaldirako

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

Uda Ikastaro honen bidez, gizartearen hainbat arlotan egiten den sexu-indarkeriari buruzko narratibak hausnartu eta aztertu nahi dira, baita hainbat eragile sozializatzaileren bidez ere (komunikabideak, fikzioak, literatura, publizitatea, sare sozialak eta beste batzuk).
Irudikapen horiek, askotan, irudimenezkoak dira, alde batetik, estereotipatuak eta murriztaileak, eta, bestetik, emakumeen bizitzarako mugatzaileak, kontrol sozialerako mekanismo gisa beldurra eta izu sexuala inokulatzeko moduan.
Prestakuntza-gune honetan eztabaidak sortzen saiatuko gara, narratiba horiek nola eraikitzen diren ulertzeko, horiek zalantzan jartzeko eta, azkenik, diskurtsoa berrjabetzeko estrategiak identifikatzeko, emakumeek irudikapen mugatzaile horiek gainditu ahal izan ditzaten.

Helburuak

Sexu-indarkeriari buruzko narratiba estereotipatu, sexista, birbiktimizatzaile eta doktrinatzaileen eraikuntza aztertzea.

Sexu-indarkeria hutsaltzen duten diskurtso eta irudikapen sozialak zalantzan jartzea. 

Sexu-indarkeriari buruzko narratiba horiek berriz kontzeptualizatzea, diskurtso feministak eta ahalduntzaileak eraikitzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Ikastaroa
    • Berdintasuna
    • Ikastaroak guztientzat
  • 21.Ira - 22.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
    Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu