Congreso de Salud Digital: retos para avanzar

12.Ira - 13.Ira

Kod. O20-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Osasun Digitala errealitate bat da gurean. Nolanahi ere, oraindik asko dago egiteko. Ondo aztertu behar dugu egungo agertokia erabiltzaileen egungo eta etorkizuneko premiei egokitzen zaien, eta zer estrategia diren egokienak etorkizuneko osasunaren arloko erronkei aurre egiteko. Horregatik, honako erronka dekalogo hau proposatu dugu osasunaren arloko eraldaketa digitalari heltzeko:

1. Osasun Digitaleko organismo independentea.
2. Informazioa berrantolatzea.
3. Pazientea ardatz nagusi gisa.
4. Gaixotasun kronikoen arreta.
5. Historia klinikoko sistema berriak.
6. Irudi bidezko diagnostikoa.
7. Patologia digitala.
8. Telemedikuntza.
9. Datuen azterketa aurreratua, Big Data, Adimen Artifiziala.
10. Open Data.

Dekalogoak eragina du lehentasunezko hiru jarduera eremutan: pertsonen arreta, datuen iraultza eta irudi medikoa tratatzeko aukera. Horretaz guztiaz hitz egingo dugu Donostiako Osasun Digitaleko Kongresuan. Urtero bezala, osasunaren arloko profesionalak, kudeatzaileak, enpresa teknologikoak, unibertsitateak, pazienteak eta gaian interesa duen oro bilduko dira bertan.

Eraldaketa digitala premia bat da, baina aukera gisa ere har daiteke. Pertsona guztiok norabide berean lan egiten badugu, balioan oinarrituriko osasungintza eraginkor eta jasangarri baterantz egingo dugu aurrera. Onartuko dugu erronka?

Helburuak

Gizartearentzat erabilgarriak diren proiektu berriak inspiratuko dituzten jakintza sareak partekatzea, ezagutzea eta sortzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • ASD (Asociación Salud Digital)
  • Fundación SIGNO
  • SEDAP (Sociedad Española de Directivos de Atención primaria)
  • PHILIPS IBÉRICA S.A.U.
  • Ferrer
  • Tunstall
  • Ibermática, S.A.
  • Costaisa
  • Kongresua
    • Osasuna
    • Zientzia eta teknologia
  • 12.Ira - 13.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web