CONGRESO ONLINE EN DIRECTO - IV Encuentro de Jóvenes Investigadores de la SECAT

21.Ira - 23.Ira

Kod. X87-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

SECATeko Ikertzaile Gazteen IV. Topaketa katalisiaren arloko kongresu bat da, lizentziadunei, ingeniariei, gradudunei, master eta doktorego ikasleei, doktoreei eta ikertzaile gazteei zuzenduta dagoena. Topaketa 2020ko irailaren 21, 22 eta 23an izango da, Bilboko Bizkaia Aretoan. Jarduera elkarrekin antolatu dute UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko Sailak eta Katalisiaren Espainiako Elkarteak (SECAT, http://www.secat.es).

Topaketa honen bidez, ikertzaileen belaunaldi berriek katalisiaren arloan egindako ikerketen difusioa bultzatu nahi da, baita zientzialari gazteen arteko lankidetza ere. Katalisiaren Espainiako Elkartearen jarduera hau bi urtean behin -urte bikoitietan- antolatzen da, katalisiaren arloko hainbat ikertalderen txandakako lankidetzaz (hau egiten ez den urteetan, bikoitietan, Katalisiko Biltzar Nazionalak antolatzen dira).

Aurretik Malagan (2014), Ciudad Realen (2016) eta Valentzian (2018) egindako hiru edizioetan finkatutako tradizioari jarraituko zaio.

Ekitaldian, gutxi gorabehera, ahozko 20 aurkezpen, ahozko 40 aurkezpen labur («flash») eta 60 kartel edo poster eskainiko dira. Era berean, SECATeko ikertaldeen irakasle eta zientzialari arduradunek, ibilbide zientifiko luze eta arrastatsua egin dutenek, bi hitzaldi gonbidatu («keynotes») eta hitzaldi nagusi bat emango dute. Horrez gain, 30 minutu inguruko 4 prestakuntza tailer proposatzen dira, bertaratutako ikertzaile gazteen ibilbideari lotutako jarduerak bultzatzeari begira. Ikerketa ibilbidean aurrera egiteko akreditazio prozesuei eta motei buruzko mahai inguru bat egitea ere aurreikusi da, kalitate agentzietako arduradunen eskutik. Ekarpen modalitate bakoitzaren ezaugarriak jarraian zehazten dira:

Ahozkoa: parte hartzaile bakoitzak 10 minutu izango ditu bere ikerketaren alderdi nagusiak aurkezteko, eta 3 minutu gehiago utziko dira galderak egiteko.

Ahozko flasha + posterra: kasu honetan, aurkezpenaren iraupena 5 minutukoa izango da. Horrelakoetan, hizlariek beren ikerketa lerroaren sarrera bat egin, eta aurretiko emaitzaren bat emango dute, eta 2 minutu utziko dira galderak egiteko. Helburua da ikertzaile gazteek beren lehen aurkezpenak egin ditzaten, katalisiaren arloko komunitate zientifikoaren aurrean. Horrez gain, parte hartzaile bakoitzak poster bat egin, eta saio berezi batean aurkeztu beharko du.

Posterra: paperean, ezarritako tamainan (A0: 841 mm-ko zabalera x 1189 mm-ko altuera), egindako komunikazioak, saio berezietan defendatuko direnak.

Tailerrak: artikulu zientifikoen elaborazioa, berrikuspen prozesuak eta argitalpenak aztertuko dira, eta ikerketa ibilbidearen hasieran interesgarriak izan daitezkeen beste gai batzuk. Ikerketa ibilbidea arrakastaz hasi duten doktore gazteek garatuko dituzte.

Mahai ingurua: irakasle-ikertzaileak akreditatzeko prozesuak (ANECA), eta ikerketa zentroetan egonaldiak egiteko doktore aurreko eta ondorengo laguntzak lortzeko estatuko eta nazioarteko programak aztertuko dira (Estatuko Ikerketa Agentzia, EIA).

Komunikazioak bidaltzeko argibideak

 

Bidali artxiboa Word (.doc edo .docx) formatuan, haren izena adieraziz: eskatutako aurkezpen modalitatea (A = Ahozkoa, F = Flash eta P = Poster); gero, ikertzen igarotako urteak (4 urte baino gehiago badira, jarri 5, eta doktorea bazara, jarri D), abstract-en edukira gehien egokitzen den gaia (ikus gaiak webgunean) eta aurkezten duenaren izena.

Adibidez: Matilde Olmosek doktoregoko lehen urtea du, eta industria petrokimikoari aplikatutako katalizatzaile bati (5. gaia) buruzko poster bat eskatu nahi du. Izenburua hau izango litzateke: P_1_T5_M.Olmos.doc

Abstract-a comunicaciones@uik.eus helbidera bidali behar da, SECATeko Ikertzaile Gazteen Topaketarako dela adierazita.

Komunikazioa idazteko arauak pdf-n: Deskargatu txantiloia hemen

Gaiak

1.G Katalizatzaileen prestaketa eta karakterizazioa

2.G Erreaktoreak, zinetika eta simulazioa

3.G Aplikazio energetikoetarako prozesu katalitikoak

4.G Ingurumena babesteko teknologia katalitikoak petrokimika, 5.G Katalisia finketa eta kimika finaren industrian

6.G Katalisi heterogeneoa eta homogeneoa

7.G Biokatalisia, Elektrokatalisia eta Fotokatalisia

Data nagusiak

Ekainaren 30: Lanak bidaltzeko epearen amaiera.

Uztailaren 20: Onartutako lanak jakinaraztea.

Uztailaren 20: Izena emateko epearen hasiera.

Abuztuaren 16: Kuota murriztuarekin izena emateko azken eguna

Irailaren 14: Izena emateko azken eguna

Irailaren 21, 22 eta 23: SECATeko Ikertzaile Gazteen IV. Topaketa

Helburuak

Ikertzaileen belaunaldi berriek katalisiaren arloan egindako ikerketak zabaltzea, eta zientzialari gazteen arteko lankidetza bultzatzea. Modu osagarrian, ikerketa ibilbidearen lehen etapetan ikertzaile gazteek eskuratutako prestakuntza osatuko da.

Ikerketa ibilbidearen lehen etapetan gazte zientzialariek eskuratutako prestakuntza osatzea.

Bertaratutako zientzialari gazteei doktorego ondoko laguntzak eskuratzeko dauden aukeren berri ematea, katalisiari lotutako arloetan nazioartean prestigioa duten ikerketa zentroetan egonaldiak egiteko.

Bertaratutako gazte zientzialariei kontratu motei eta horiek egiaztatzeko prozesuei buruzko informazioa ematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak
  • Jóvenes Investigadores en Catálisis

Kolaboratzaileak

  • Sociedad Española de Catálisis, SECAT
  • Tecnologías Químicas para la Sostenibilidad Ambiental, Departamento de Ingeniería Química, TQSA/DIQ
  • Departamento de Ingeniería Química UPV/EHU
  • Fundación Euskampus
  • PID EngTech  S.A.
  • BURDINOLA COOP.
  • Telstar
  • Iberfluid
  • Micromeritcs
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Zientzia eta teknologia
  • 21.Ira - 23.Ira
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...