Consecuencias del Brexit en el proceso político de integración y sus efectos económicos

12.Ira - 13.Ira

Kod. G27-19

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

2016ko ekainaren 23an Britania Handian egindako erreferendumaren ostean Europar Batasuna uzteko erabakia onartu zen; horixe da, ezbairik gabe, azken urteotan Europar Batasunean jazotako gertakari harrigarrienetariko bat, Europa aurrekaririk gabeko egoera batean kokatu duena, ziurgabetasun politiko eta ekonomikoz beteriko testuinguruan.

Europar Batasunaren Hitzarmeneko 50. artikuluan jasotako prozedura aktibatu da hala, eta erronka politiko handia ekarri du bai Europar Batasunarentzat, batuta mantentzeko saiakeran, bai Erresuma Batuarentzat, Batasunarekin beti izan duen erlazio konplikatuaren mamuari aurre egiteko. Halaber, baliteke irteerak bi aldeek nazioartean duten garrantzian eta eragiteko gaitasunean eragitea.

Ekonomiari dagokionez, irteera-prozesuak argi erakutsi du europar herritarrek eta eragile ekonomikoek Batasunaren integrazioa naturaltasunez asimilatu dutela, barne-merkatuaren eta aduana-batasunaren sorrerari eta funtzionamenduari esker.

Garai berrietara egokitzeko ordua da eta historian zehar funtsezko kide izan den herrialde britaniarrak Batasuna utzi ondoren erlazio mota berriak eraiki beharko dira; negoziazio konplexua dakar horrek guztiak, ñabardurez beterikoa. Nahiz eta britaniarrekiko etorkizuneko elkarrekintza Batasunak gaur egun kanpoko herrialdeekin dituen hitzarmenetan oinarritu daitekeen, Erresuma Batuak Batasunaren ekonomian duen garrantzi espezifikoa hartu beharko da kontuan, baita beste alor batzuetan Batasunaren kide izateagatik sortu diren truke-dinamikak ere: Erasmus+ mugikortasun-programa, Europako Ikerketa Esparruan (EIE), bazkide britaniarren parte-hartzea Batasunaren proiektuetarako finantzazio-programetan.

Helburuak

Erresuma Batuaren irteerak bai Batasunean bai Erresuma Batuan ekarriko dituen ondorio politikoak eta ekonomikoak aztertzea, baita mundu osoko testuinguru geopolitikoan izango duen eragina ere.

Oso erabaki transzendentala da Europar Batasuneko kide batek Batasuna uztea, eta horrek Batasunaren integrazio-prozesu konplexuan izan ditzakeen ondorioen inguruan hausnartu nahi da Ikastaroan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak
  • Ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Gizarte Zientziak
  • 12.Ira - 13.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu