Controla mejor tu día. Técnicas para mejorar la efectividad y productividad en tu puesto de trabajo

28.Abu - 30.Abu

Kod. E09-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Profesionalek beren lana kudeatzeko duten moduari buruz Espainian eginiko azterketen arabera, lan horren eraginkortasuna Europako edo Ipar Amerikako homologoenaren azpitik dago nabarmen. Ordu gehiago lan egiten bada ere, horrek ez dauka ordainik produktibitatean.

Zereginak kudeatzeko gaitasuna oso ondo baloratuta dago edozein erakundetan, produktibitatea eta lehiakortasuna handitzen dituelako. Hala ere, ez da batere erraza, askotan antolakuntzak eta pertsonak berak egunerokotasunaren inertzian erortzen direlako, alde batera utziz Produktibitatean jarri beharreko arreta.  

Horregatik, funtsezkoa da formakuntza espezifiko bat jasotzea, alor honetan erakundeek dituzten beharretara egokitua, produktibitatea handitzen eta lehiakorragoak izaten lagunduko diena profesionalei eta zuzendaritzako kargudunei.

Gure Lana eta Ikuspegia kudeatzea. Soilik lortuko duzu zure produktibitatea hobetzea hobeto kontrolatzen baduzu zure egunerokoan gertatzen den guztia eta zure ikuspegiaren arabera orientatzen baduzu zure zeregina. Zure Ikuspegiari esker jakingo duzu zergatik ari zaren egiten egiten ari zarena eta zergatik ez zaren egiten ari egiten ari ez zarena. Hau da, egiten duzuna orientatzea zure planen, proiektuen, helmugen edo helburuen bitartez.

Teknika argi eta errazen bidez, ikasleek ikasiko dute zeintzuk diren gakoak eguneroko lana antolatzeko, zereginei lehentasuna emateko, larrialdiei eta ezustekoei aurre egiteko, distrakzioak saihesteko, kontzentrazioa handitzeko eta emaila hobeto erabiltzeko.

Helburuak

Profesionalek beren lanaldian egiten dituzten lanen kudeaketa hobetzea. Helburua ez da gehiago lan egitea, hobeto eta eraginkorrago lan egitea baizik.

Lan egiteko modua hobetzen ikasteko tresnak eskuratzea, baliagarri izango dena honako hau lortzeko:

• Argi eta garbi identifikatzea eraginkorragoa eta produktiboagoa izatea eragozten duten arrazoiak.
• Lanaren Eginkizun Gakoak ezagutzea eta indartzea.
• Eginkizunak kudeatzeko teknikak.
• Helburuak, Helmugak eta Proiektuak zeregin zehatz bihurtzea, plangintza batera erraz eramateko modukoak.
• Ohitura ez produktiboegiak aldatzea eta emaitzak lortzen lagunduko duten beste batzuk eskuratzea.
• Etenaldiak txikitzea.
• Larrialdietan eta ezusteetan zer egin jakitea.
• Multiataza eta Prokrastinazioa gainditzeko formulak.
• Emaila menderatzeko ohiturak.
• Teknologia etsai eta aliatu gisa. Kudea ezazu zure mesederako.
• Nola hobetu zure bizi kalitatea eta errendimendu ekonomikoa.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Depro Consultores
  • Tailerra
    • Ekonomia eta enpresa
  • 28.Abu - 30.Abu
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...