Corresponsabilidad de todos los agentes educativos para la educación inclusiva del alumnado con enfermedades raras

03.Ira - 04.Ira

Kod. H19-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170024 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

Uda Ikastaro hau sortu da zabalkundea emateko “Jardunbide egoki inklusiboen sistematizazioa gaixotasun arraroak dituzten ikasleei hezkuntza arlotik erantzuteko (2018-2020)” ikerketa proiektuaren bidez bildutako informazioari, helburua izanik hezkuntza erantzun arrakastatsu bat ematea gaixotasun arraroak dituzten ikasleen eskolaratzeari. Aztergai ditu gaixotasun arraroak dituzten ikasleekin erabilitako jardunbide egokiak, senideen eta hezkuntza arloko profesionalen ikuspuntutik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi ikastetxetako esperientzia arrakastatsuak jasotzen ditu, baita beste 10 erkidegotako ikastetxeetako beste eredu batzuk ere. Ikastaroan zehar, gainera, estatuko eta nazioarteko proiektuak eta egitasmoak aurkeztuko dira, baita eskola eta gizarte ingurune inklusiboek sustatzen dituzten lan ereduak ere, hezkuntzaren, osasungintzaren eta gizarte arloaren arteko koordinaziotik abiatuta. Gaixotasun arraroak dituzten pertsonen senideek eta profesionalek ikastaroan parte hartzeak, baita inklusio prozesuen alderdi kritikoei buruzko gogoetak eta analisiak ere, ikastaroa aberasteaz gainera, jardunbide egokien lankidetza eredua sendotzeko balioko dute.

Helburuak

Gaixotasun arraroak dituzten ikasleen eskolaratze ereduak aztertzea, Espainiako estatuko eta nazioarteko ereduak.

Ikasle hauekin erabiltzen diren jardunbide egokiak aztertzea, familien eta ikastetxeetako profesionalen planteamenduetatik abiatuta.

Hezkuntzaren eta gizarte konpromisoaren ikuspegi humanitarista bat duten lan ereduen garrantzia ulertzea, elkarteek, Ikaskuntza Diseinu Unibertsalak eta Ikaskuntza-Zerbitzuak dibertsitatearen arretan bultzatzen dituzten ereduak.

Hezkuntza arloko profesionalen diziplinarteko ikuspegi bat aurkeztea, gaixotasun arraroen gaiari diziplinarteko ikuspegi inklusibo batetik ekiteko balio duena.

Gaixotasun arraroak dituzten ikasleentzako jardunbide egokiak erakustea eta aztertzea, “Jardunbide egoki inklusiboen sistematizazioa gaixotasun arraroak dituzten ikasleei hezkuntza arlotik erantzuteko” ikerketaren emaitzetatik abiatuta.

Jardunbide egokien esperientziak partekatzea gaixotasun arraroak dituzten senideen eta hainbat arlotako profesionalen artean, eskola inklusibo baten eraikuntza errazteko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Gaixotasun arraroak dituzten pertsonak eta senideak

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Berritxuak
  • Apoyo Dravet
  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Osasuna
  • 03.Ira - 04.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web