Cuidados de Larga Duración; reto de las sociedades avanzadas

10.Eka - 11.Eka

Kod. G02-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Iraupen luzeko zainketen etorkizuneko ereduari buruzko hausnarketa egiteko beharra azken urteetan egiaztatutako errealitate demografiko batetik abiatzen da; izan ere, azken urteotan euskal biztanleriaren zahartzeak Euskadi eta, bereziki, Bizkaia Europako gizarte zaharrenen artean kokatu ditu.

Azken 4 hamarkadetan, 65 urteko eta hortik gorako biztanleria biderkatu egin da; hala, lurraldeko biztanleriaren % 8tik % 23ra igo da, eta horrek, bizi itxaropenaren etengabeko hazkundearekin eta kronikotasunaren prebalentziarekin batera, egoera berri batean kokatzen gaitu. Egoera berri horretan, adinekoen eta mendeko pertsonen beharrei eta zaintzei aurre egiteko orain arte eraiki dugun eredua eta eman ditugun erantzunak egokitu behar ditugu.

Era berean, azken urteetako aldaketa demografikoez gain, adinekoen itxaropenak eta beharrak ere aldatu egin dira, eta, horrela, adinekoei zuzendutako zerbitzuak eta baliabideak eraldatzeko erronka eta beharra sortu da, haien nahiei eta beharrei erantzuteko.

Beraz, iraupen luzeko zainketen arreta beharren testuinguru berri batean gaude, eta hori onartu, baloratu eta aurreikusi behar dugu, gure zerbitzuak eta erantzunak egokitzeko. Horrela, aurre egin ahal izango diegu hainbat egoerari, hala nola mendekotasun egoeren igoera, adinekoen etxean geratzeko nahia, familiako ingurunean zaintzarako aukera urria, eta gizarte arretaren eta osasun arretaren arteko interakzioaren beharra, egungo erronkei erantzungo dien arreta eta zaintza sistema bat edukitzeko.

Azken urtean COVID-19ak eragindako pandemiaren testuinguruak are gehiago azaleratu du gure gizartearen zainketen eta laguntzen ereduan gogoeta egiteko eta erantzun berriak planteatzeko beharra.

Uda ikastaro honen bidez, hausnarketa bat sustatu nahi da profesionalen artean eta herritarren artean, etorkizun hurbilean nahi dugun zaintza ereduari buruz, erantzunak egokitzeko beharrari buruz eta eremu horretan etorkizuneko garapenaren gakoei buruz.

Helburuak

Egungo eta etorkizuneko erronkak aztertzea, zaintza ereduan.

Etorkizuneko arreta eredu baten gaineko gogoeta partekatzea. Eredu bat, epe luzeko zaintza eta laguntza beharko duten adinekoen gaur egungo eta etorkizuneko beharrak jasoko dituena.

Nazioarteko zaintzaren arloko jardunbide eta joera egokiak ezagutzea.

Profesionalen eta sektoreen arteko truke eta gogoeta esparru bat sustatzea, non sentsibilitateak, konpromisoak eta interes komunak ezagutza eta esperientziak partekatzeko aukera emango duten, gaur egungo gizartearen beharretara egokitutako iraupen luzeko zaintzen eredu baterantz aurrera egiteko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Bizkaia
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Gizartea
    • Osasuna
    • Zahartzaroa
    • Zahartzaroa
  • 10.Eka - 11.Eka
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu