CUROS ONLINE EN DIRECTO - Fitoterapia y Micoterapia. Mecanismo de acción. Aplicaciones terapéuticas

27.Abu - 28.Abu

Kod. X73-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Mikoterapiak onddoetatik eratorritako estraktuen aplikazio terapeutikoa egiten du, helburu medikoekin. Estraktu horietako batzuek, hala nola polisakaridoek, glikoproteinek eta proteoglikanoek, immunitate sistemaren erantzunak modulatzen dituzte, eta onkologian lagungarriak izan daitezke tumoreen hazkundea eragozteko.

Datu ofizialek adierazten dute pazienteen % 70ek baino gehiagok tratamendu konbentzionalak tratamendu natural osagarriren batekin konbinatzen dutela. Horien artean, mikoterapiak eta fitoterapiak zeregin garrantzitsua betetzen dute, haien propietateak eta frogatutako segurtasun emaitzak oinarri hartuta. Hori dela eta, haien jarduteko mekanismoa eta laborategiek ematen diguten fitxa teknikoa ezagutu behar ditugu, estraktuak aplikatu ahal izateko tratamendu konbentzionalak xurgatzeko bideetan eragin negatiboa izan gabe.

 

Nahikoa arrunta izaten da senideek edo lagunek tratamendu ez-konbentzionalen berri ematea eta horiek hartzeko erabakia hartzea, gure medikuari ezer esan gabe. Ikusten dugu, beraz, gure pazienteek, gero eta gehiago, horien erabilerari eta balizko onurei buruzko informazioa eskuratzeko beharra dutela. Pere Gascon doktoreak, onkologoak eta gure aurreko udako ikastaroko hizlariak honela esan zuen: «hobe da beti osasun arloko profesionalengana jotzea Google doktorearengana baino.

Hainbat aldizkarik, hala nola Nature-k, International Journal of Cancer-ek edo British Journal of Medicine-k, agerian utzi dute pazientearen egoera orokorra eta bizi kalitatea hobera egiten dutela, Reishi (Ganodermalucidum), Maitake (Grifola frondosa), Shiitake eta eguzkiaren barrengorria (Agaricusblazei) hartzen dutenean. Ikerketa zientifiko askok bermatzen dute onddo horien erabilera onkologian, azido ganoderikoa, grifolanoa edo lentinana dutelako; hala, lagungarriak dira QR, RT edo kirurgia tratamenduetarako eta, era berean, haien efektu sekundarioak murrizten dituzte. Propietate horien oinarrian haien konposatu askoren ahalmen immunomodulatzaile, antiangiogeniko, antiinflamatorio, apoptotiko eta antimetastasikoa dago.

Bestalde, sendabelarren edo Fitoterapiaren erabilerak mendetako esperientzia enpirikoa du, eta, azken hamarkadetan, ikerketa zientifiko esanguratsuek haien printzipio aktiboak eta ituak identifikatu dituzte, eta horietako asko bitarteko erabilgarri gisa agertu zaizkigu sistema immunitarioa modulatzeko eta organismoa orokorki indartzeko, beharrezkoak diren tratamendu zitotoxikoei hobeto eusteko.

Hori dela eta, bi aditu handi eta komunikatzaile paregabe izango ditugu gure artean:

Hesteetako mikrobiotan: Ikastaro honetan, Mar Alonso Morenok, nutrizioan eta hesteetako mikrobiotan aditua den naturopatak, onddoek prebiotiko gisa dituzten onuretan zentratuko du bere hitzaldia, eta kasu klinikoak azalduko ditu, non mikoterapia hesteetako disbiosia tratatzeko tresna bat dela ikusten den.

Felipe Hernández doktoreak, Elikagaien Zientzietako doktoreak, terapia integratzaileen diziplina anitzeko talde bat zuzentzen du, non medikuak, psikologoak, nutrizionistak, fisioterapeutak, akupuntoreak, etab. elkartzen diren. Taldeak estrategia humanistak eta integratzaileak bilatzen ditu, afekzio kronikoak edo endekapenezkoak dituzten pazienteen bizi kalitatea hobetzeari begira.

Helburuak

Hainbat terapiatako (hala konbentzionalak nola alternatiboak) ezagutzak, metodoak eta estrategiak integratzea, eta ikertzen jarraitzeko beharra azpimarratzea, arlo honi buruzko ezagutzak areagotzen jarraitzeko, betiere pazientearen erabakiak errespetatuta eta eraginkortasun maximoaren bermea eskainita haren gaixotasunaren kontrolean eta zaintzan, eta, ahal den neurrian, efektu sekundarioak saihestuta.

Osasun publikoaren arloko profesionalen eta terapia tradizional ez-konbentzionalak aspalditik erabiltzen dituzten pertsonen arteko lankidetza eta ezagutza protokoloak ezartzea. OMEk helburu hori ezarri zuen 2014. urtean «Medikuntza Tradizionalari buruzko OMEren Estrategia 2014 - 2023» dokumentuan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Laboratorios Nutergia
  • Hifas da Terra
  • Aural
  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 27.Abu - 28.Abu
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu