CURSO ONLINE EN DIRECTO - Cómo crear soluciones climáticas: RESERVA DE LA BIOSFERA DE URDAIBAI

25.Eka - 26.Eka

Kod. X43-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro honen bidez, klima aldaketaren arazo globala udalerri mailan azaldu, eta hura konpontzeko bideak erakutsi nahi dira. Adibide gisa Bermeo eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba (Okako estuarioa) hartuko ditugu. Gure inguruko zientzialari onenetako batzuek fenomeno horrek estuarioan, Kantauri itsasoan eta lurzoruaren erabileran izango dituen ondorioak aztertuko dituzte, baita horri lotutako erronkak eta aukerak ere hiri politiken ikuspegitik.

Horrez gain, erakunde publikoek eta pribatuek hainbat konponbide berritzaile aurkeztuko dituzte. Ideia horiek ekonomia mota sozialago eta adimentsuago bat sustatzen dute, berokuntza globalean dugun eragina murriztera orientatuta dagoena. Udalerri, estatu eta europar mailako proiektuak aurkeztuko dira. Gero, talde dinamikak egingo dira hainbat metodologia erabilita, tokian tokiko beharrekin eta klima aldaketarako konponbideekin lerrokatuko diren proiektuak aurkitzeko.

Helburuak

Klima aldaketa zer den eta 2030eko Bermeon nolako eragina izan dezakeen jakitera ematea.

Klima aldaketaren arazoaren inguruan ingurumen kontzientzia hobetzea.

Benetako konponbideak erakustea, ekonomia berriak sortuko dituzten gizarte eta ingurumen ekimenak abian jartzeko ideia berrien bidez.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Gizarte eta ingurumen sentsibilitatea duen publikoa

Kolaboratzaileak

  • Bermeo World Tuna Capital
  • Patronato de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai
  • The International Union for Conservation of Nature (IUCN)
  • Ayuntamiento de Bermeo (Behargintza)
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Ekonomia eta enpresa
    • Ingurumenaren Iraunkortasuna
    • Iraunkortasuna
  • 25.Eka - 26.Eka
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu