CURSO ONLINE EN DIRECTO - Curso básico Soledad en la vejez
09.Ira - 10.Ira
Kod. X35-20
Erabilgarritasuna kalkulatzen...
Bakardadea gizarte aurreratuen erronka nagusietako bat da. Espezialista batzuen iritziz, XXI. mendeko epidemia handiena da, eta beste batzuek, berriz, osasun arrisku «klasikotzat» dute, obesitatearen, tabakismoaren eta beste batzuen antzera. Bakardadeak eragin eztabaidaezina du gure osasunean, ongizatean eta bizi kalitatean. Bakardadea ezinbestean heldu beharreko erronka gisa ageri zaigu askotariko faktoreen eraginez, hala nola zahartze demografikoa, bizi eta bizikidetza moduen aldaketa, globalizazioa, lan arloan eta zaintza aukeretan izandako aldaketak, lehengo gizarte komunitarioak gizarte indibidualistagotan eraldatzea, eta harreman ereduetan izandako aldaketak.
Uda Ikastaro honetan bakardadeari lotutako hainbat alderdi aztertzen dira: epidemiologikoak, biomedikoak, psikologikoak, politika publikoei lotutakoak (etxebizitza, gizarte zerbitzuak, osasun zentroak…), metodologikoak, arreta eta interbentzioari lotutakoak, etab. Horren bidez, bakardadearen gaineko diziplina anitzeko ikuspegi konplexu, sakon eta eguneratu bat eskaini nahi da, gizarte aurreratuen eta bereziki zahartzaroaren erronka handia den neurrian.
Helburuak
Bakardadearen erronka sakon aztertzea, diziplinarteko ikuspuntu konplexu batetik.
Arreta eta interbentzio modu berriak aztertzea, estatuko eta nazioarteko errealitatearen azterketatik abiatuta.
Zahartzaroan, bakardadeak osasunean eta ongizatean duen eragina ezagutzea.
Bakardadeari buruzko etorkizuneko politika publikoak eztabaidatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Online ikastaroa zuzenean
- Psikologia
- Zahartzaroa
- 09.Ira - 10.Ira
- Online zuzenean
-
Gaztelera
- Balio akademikoa: 20 ordu