ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Desberdintasuna, gizarte babesa eta lan merkatua krisi global berrian

22.Urr - 23.Urr

Kod. X94-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

«Europan desberdintasun maila txikiena duen pertsona komunitatea izan nahi du Gipuzkoak». Hori da legegintzaldi honen hasieran egindako 2020-2023 Gipuzkoako Plan Estrategikoak planteatzen duen ikuspegia. Duela bi hilabete eskas arte, helburu hori lortzeko bidea ona zen: aurreko finantza krisiaren ostean, Gipuzkoako Gini indizea % 25 ingurukoa zen (% 25,3 2018an), eta adierazle positiboak zituen oro har pobrezia eta gizarte bazterketa egoerei dagokienez.

Hala ere, Plan Estrategikoan planteatutako ikuspegia lortzea askoz ere erronka handiagoa da orain. Covid19aren pandemiak eragindako osasun krisiaren ondoren, bat-bateko krisi ekonomiko ikaragarri handia gertatu da. Beraz, desberdintasunari buruzko hausnarketa beharrezkoa baino beharrezkoagoa da. Testuinguru horretan, ikastaro honek gogoeta egin nahi du krisi global berrian gizarte kohesioaren Gipuzkoako ereduak dituen erronkei buruz, bereziki azpimarratuz desberdintasun egoerekin lotutako bi faktore nagusienetakoak: batetik, lan merkatua, eta, bestetik, ongizate estatuaren prestazio ekonomikoen bidez egindako birbanatze politikak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Diputatu Nagusiaren Kabineteak, covid19aren krisiaren aurretik, Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroen esparruan diseinatu zituzten desberdintasun sozioekonomikoei eta soziokulturalei buruzko udako ikastaro sorta zabalago baten lehenengo ikastaroa da hau. 2020ko martxoan hasitako krisiaren ondoren, helburu berberak ditu funtsean:

Helburuak

Gipuzkoako eredu sozioekonomikoaren ezaugarriak ezagutaraztea eta aztertzea, gizarte kohesioari eta desberdintasunaren prebentzioari dagokienez emaitza ukaezinak lortu baititu.

Desberdintasunaren gaiari dimentsio anitzeko ikuspegi batetik heltzea, errenta eta aberastasun desberdintasuna nahiz desberdintasunaren beste adierazpen batzuk kontuan hartuta (hezkuntza desberdintasuna, osasun arloko desberdintasuna, partehartze politikoari dagokion desberdintasuna, lurralde desberdintasuna …).

Eremu horietan guztietan dauden genero desberdintasunei eta belaunaldien arteko desberdintasunei lehentasuna ematea, ahal dela, zeharka, gai horiek zehatzagoak diren beste batzuekin lotuta (lan merkatua, hezkuntza, fiskalitatea, eta abar).

Desberdintasunaren gaiari aurre egitea, bai aurrebanaketaren ikuspegitik (hezkuntza, lan merkatua, eta abar), bai birbanaketaren ikuspegitik (fiskalitatea, prestazio ekonomikoak, eta abar).

Orain, jakina, helburu horiez gain, Euskadin eta, zehatzago esanda, Gipuzkoan hartu behar diren eta har daitezkeen politikei buruzko gogoeta egin behar da, bizi dugun krisi sanitarioak eta ekonomikoak desberdintasunak areagotu ez ditzan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Ekonomia eta enpresa
    • Gizartea
  • 22.Urr - 23.Urr
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu