CURSO ONLINE EN DIRECTO - Humanización de los cuidados del y de la paciente en las unidades de cuidados críticos de los hospitales

29.Urr - 30.Urr

Kod. X91-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Ikastaroaren sarreran, arreta kritikoko unitate bat zer den, zer nolako gaixoak sartzen diren normalean unitate hauetan eta zeintzuk diren unitatean burututako terapiaren helburuak azalduko zaizkie entzuleei.

Honen ondoren, mahai-inguruetan, profesional bakoitzak unitatearen barruan duen zeregina aurkeztuko du.

Bizkortze Unitatean lan egiten duten mediku anestesiologoek pazientea hobetzeko neurri ez farmakologiko orokorrak erakutsiko dizkigute, baita zainketa kritikoko unitatea humanizatzeko helburuarekin martxan jarri diren proiektuak.

Fisioterapiako profesionalek arnas fisioterapiaren eta fisioterapia orokorraren garrantzia erakutsiko digute gaixoaren suspertze funtzionalerako, hilkortasuna gutxitzeko eta bizi kalitate hobea lortzeko ospitaletik joan ondoren.

Erizaintzako taldeak pazientearen hobekuntzan duen rola erakutsiko digu, bai fisikoki bai emozionalki.

Psikologia eta Transplanteen Koordinazio taldeak pazienteek unitatean sartzerakoan aurkez ditzaketen emozio desberdinak azalduko dizkigute, baita hauen kudeaketa egokia. Era berean, gaixoarekin eta familiarekin komunikazio egokia izateko tresnak emango dizkigute. Bestalde, zainketa osteko sindromez hitz egingo digute, ezezaguna, baina garrantzitsua baita.

Amaitzeko, Bilboko Gotzainak paziente hauen erosotasun espiritualaren berri emango digu.

Helburuak

Zainketa kritikoetako unitateetan egindako zainketen berri ematea eta unitate horietan pazienteen kudeaketa egokiak duen garrantziaz jabetzea.

Unitatean sartzen diren paziente motaz kontzientzia areagotzea, erreserba eta gaitasun funtzional txikiagoarekin.

Paziente kritikoaren eldarnioaren profilaxian eta maneiuan dauden aurrerapen berriak aurkeztea.

Zainketa kritikoetako unitateen HUMANIZAZIOrako hartutako neurriak erakustea.

Biztanle orokorrak eta gainerako profesionalak pazientearen erosotasun emozional eta espiritualaren garrantziaz jabetezea, unitatean dauden bitartean eta joan ondoren.

Zainketa kritikoen barruan fisioterapia intentsibo eta goiztiarraren garrantzia nabarmentzea.

Erizaintzak pazientearen hobekuntzan eta errekuperazioan duen garrantzia azpimarratzea.

Biztanle guztiei jakinaraztea zainketa kritikoen unitateak diziplina anitzeko talde batez osatuta dagoela, non kide guztiek funtsezko zeregina duten. Eta bai pazientea bai familiak talde honen barruan integratuta daudela, eta oso lagungarriak izan daitezkeela pazientearen hobekuntzan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Osakidetza
  • GEE healthcare
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Gizartea
    • Osasuna
  • 29.Urr - 30.Urr
  • Online zuzenean (ZOOM)
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu