CURSO ONLINE EN DIRECTO - Justicia en clave feminista II. La (des)protección jurisdiccional de mujeres y menores frente a las violencias en el ámbito familiar

07.Uzt - 08.Uzt

Kod. X39-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Uda Ikastaroaren lehenengo edizioan, genero-ikuspegia esparru judizialean kontzeptu- eta aplikazio-eremuari heldu zitzaion. Azkenaldian hartu diren erabaki judizial polemikoak –areagotu egin dutenak emakumeek nozitzen duten desberdintasun materiala eta ahuldu berdintasun formala– justizia patriarkal baten existentziaren erakusgarritzat hartu dira. Mobilizazio feminista sekulako eta beharrezkoa den une honetan, botere judizialaren betebeharrei buruzko eztabaidak bultzatu dira: hots, mugatu behar ote duen Zuzenbidea aplikatzera, kontuan izan gabe hasieratik desberdintasunean oinarritu den testuinguru kultural, politiko, ekonomiko eta soziala, edota, aldiz, aktiboki parte hartu behar duen desberdintasun materialaren zioen ezabapenean.

Hala ere, beharrezkoa da oraindik prozesu hori sistematizatzea, metodologikoki sendotzea eta haren beharra azaltzea. Soilik genero prestakuntza duen judikatura bat izango da gai diskriminazioa dakarten auziak detektatu eta ebazteko (emakume izateagatiko diskriminazioa edo beste zio batzuei lotuta pairatzen dena), eta horrela bakarrik izango dira eragile juridikoak aliatuak emakumeen eta gizonen berdintasun errealaren aldeko borrokan.

Ikastaroaren bigarren edizio honetan, gure helburua emakumeek eta adingabeek familia-eremuan zein babesgabetasun-egoera jasaten duten aztertzea da. Babesgabetasuna bai dauden arauen bai jurisdikzio-organoek arau horiek aplikatzearen eta interpretatzearen ondorio da. Familia intimitaterako espazio gisa eraiki da, eta, horregatik, askotan, emakumeen eta adingabeen aurkako indarkerian babesgabetasun eta zigorgabetasunerako gune ere bada. Indarkeria horiek, egiturazko izaera dutenak, desagerraraztea, erakundeen eta eragile juridikoen erantzukizuna, bereziki, agintaritza judizialarena, ere bada.

Helburuak

Analizar la falta de perspectiva de género en su vertiente judicial e institucional.

Sistematizar la aplicación de la perspectiva de género a la labor jurisdiccional, institucional y del resto de operadores jurídicos.

Seleccionar ejemplos de impronta patriarcal en casos de reciente actualidad.

Reflexionar sobre posibles soluciones y alternativas, y visibilizar aprendizajes y buenas prácticas.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Profesionales del Derecho

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Emakunde
  • Diputación Foral de Bizkaia
  • Vicerrectorado del Campus de Bizkaia de la UPV/EHU
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Zuzenbidea
  • 07.Uzt - 08.Uzt
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu