CURSO ONLINE EN DIRECTO - La Agenda 2030 y su reflejo en las políticas de cooperación descentralizada. El caso de Gipuzkoa Coopera de la Diputación Foral de Gipuzkoa

22.Eka

Kod. X03-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda ikastaroan parte hartzeko matrikula doan egin dezakezu matrikula online botoiaren bidez. Gaienera streaming bidez ere jarraitu dezakezu, gure youtubeko kanalean sartuz. https://www.youtube.com/watch?v=G3a66f5BIVI

Ikastaro honek Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) nazioarteko agenda berriak garapenerako politiketan dituen inplikazioak aztertuko ditu, lankidetza deszentralizatuan, haren eraldatzeko gaitasunean eta haren argilunetan arreta jarrita. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak GJHak ezartzeko abian jarritako ekimenak landuko dira, eta bereziki, nazioarteko lankidetzan inplikatutako eragileen kopurua areagotu nahi duen Gipuzkoa Coopera programaren eta politiken koherentzia aztertuko da. Amaitzeko, pobretutako herrialde eta komunitateak dinamizatzeko eta garatzeko kultura bitartekotzat hartzen duten proiektuei eta lan ildoei erreparatuko diegu bereziki.

Helburuak

GJHen irismena zehaztea lankidetza politiketan. Eraldaketarako tresna baliagarria da?

Foru Aldundiak GJHak betetzeko abian jarritako ekimenak aztertzea nazioarteko lankidetza politiken esparruan; eta bereziki, Gipuzkoa Coopera programaren politiken koherentziaren eta emaitzen gaineko ikuspegiari erreparatzea.

Kultura eta Lankidetza Departamenduak kultura gizarte eraldaketarako elementutzat duten edo proposatzen duten lankidetza proiektuetan garrantzia zeri ematen dion baloratzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Gizartea
    • Iraunkortasun Soziala
    • Iraunkortasuna
    • Zuzenbidea
  • 22.Eka
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu