CURSO ONLINE EN DIRECTO - La promoción de las metodologías activas de aprendizaje en el ámbito del Sistema Universitario Vasco

29.Urr

Kod. X49-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Goi-mailako hezkuntzaren esparruko ikaskuntza-metodologia aktiboei buruzko eztabaidak oihartzun handia izan zuen duela hamar urte, Europako goi-mailako hezkuntzaren konbergentzia-prozesuarekin — Bolognako prozesua izenez ezagutzen denarekin, hain zuzen ere. Hala eta guztiz ere, eztabaida horrek duen garrantzia dela eta, unibertsitate-irakaskuntzaren esparruan gaurkotasunezko gaia izan da beti. Hala gertatu da, esaterako, COVID-19aren krisian.

Uda Ikastaro honen helburua goi-mailako hezkuntzaren esparruan ikaskuntza-metodologia aktiboak sustatzeko ekimenei buruzko gogoeta sakona egitea da, nola egun bizi dugun egoerari begira, hala COVID-19 ondorengo etorkizuneko egoerari begira. Ekimen zehatzak aztertuko dira eta gaiari buruzko unibertsitateetako arduradun, irakasle eta beste interes-talde batzuen artean harremanak sendotuko dira, beti ere unibertsitate-esparruan irakaskuntza-metodologia berritzaileak sustatzeko.

Ikastaro hau "Assessment of innovative methodologies in teaching and learning in the Basque University System (INNOMETH)" proiektuaren esparruan antolatu da. Proiektu hori Unibasq-ek koordinatu du eta INQAAHE (The International Network for Quality Assurance Agencies in Higher Education) erakundeak finantzatu du.

Helburuak

Goi-mailako hezkuntzan ikaskuntza-metodologia aktiboak sustatzeko izan daitezkeen ekimenei buruz eta eragileen rolari buruz gogoeta egitea.

Ikaskuntza-metodologia aktiboak sustatzeko izan daitezkeen ekimenen indarguneak eta ahuleziak identifikatzea, hala nola aintzatespenak, zigiluak edo kalitate-ziurtagiriak.

Jardunbide egokiak partekatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Kalitate agentziak

Kolaboratzaileak

  • Unibasq
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Covid-19
    • Hezkuntza
  • 29.Urr
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 10 ordu
  • Web