CURSO ONLINE EN DIRECTO - Las otras consecuencias de la rehabilitación energética de nuestros edificios: luces y sombras

16.Uzt - 17.Uzt

Kod. X13-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentzialki egingo da, baina hemen matrikulatuz gero, online bidez zuzenean jarraitu nahi duzulako da Uda Ikastaroen Zoom bideokonferentzia plataforma erabiliz.

Aldiz, Uda Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Bizitegi eraikinen nahitaezko birgaitze energetikoaren gaia presente dago gure herrien eta hirien egunerokoan. Gero eta gehiago dira aldamioz estalitako fatxadak, eta horien birgaitze lanak «boom» berri bat sortzen ari dira eraikuntzaren sektorean. Ondorioz, eraikin ugari askotariko azal berriez ari dira estaltzen, eta haien irudia aldatzen ari da behin betiko.

Testuinguru horretan, ordea, galdera asko sortzen dira: Zer egiten ari gara? Nola egiten ari gara? Norantz goaz? Benetan baliagarriak eta eraginkorrak dira planteatutako konponbide asko? Egungo araudiek haren eraginkortasunean laguntzen dute? Zer interbentzio maila behar da eraikuntza tipologia bakoitzean? Nolako eragina izaten ari da erdigune historikoen eta kanpoko auzoen eraldaketan? Nolako eragina du katalogatutako eraikinetan edo ondaretzat hartutakoetan? Zer zeregin bete behar du prozesuan parte hartzen duen eragileetako bakoitzak (jabea, administrazioa, arkitekturaren profesionalak, eraikuntza enpresak, etab.)? Edo, erabiltzaileen ekonomian honek izango duen eragina kontuan hartuta, haien iritzia aintzat hartzen da? Nahikoa dirulaguntzak daude? Gizarte ondorioak ditu? Galdera asko, azken batean, eta zalantza bat: guztiei erantzuteko nahikoa gogoeta egin ote dugu.

Udako ikastaro honek energia efizientziari lotutako datu hotzak eta ohiko ikuspegi teknikoa albo batera utzi, eta eztabaida eta gogoeta gure eraikinen birgaintzeen arloan izandako beste ondorio batzuetara eraman nahi ditu, eskuarki aipatzen eta lehendik pentsatzen ez diren horietara, hain zuzen ere. Azken batean, argiak ez ezik, ilunak ere hizpide izango ditugu.

Helburuak

Eraikinen birgaitze energetikoaren gaur egungo egoerari buruzko gogoeta egitea eta eztabaidatzea, haren ondorioetan arreta jarrita eta haren inguruan sortutako askotariko galderei erantzuten saiatuta.

Hirigintza inplikazioen analisia eta haren eragina gure herri eta hirietako konfigurazioan eta eraketan.

Gaur egungo araudiak aztertzea, eta hasieran aurreikusitako helburu energetikoak lortzeko egokiak diren ikustea.

Prozesu osoan esku hartzen duten eragileek bete beharreko zeregina finkatzea: jabea, administrazioa, arkitektoak, eraikuntza enpresak, etab.

Birgaitze prozesu batek etxebizitzen eraikin kolektibo bateko jabe eta bizilagunentzat dituen ondorio ekonomikoak eta sozialak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro (COAVN Gipuzkoa) - Comisión de Patrimonio
  • Arkitektura Saila - Departamento de Arquitectura UPV/EHU
  • Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco
  • Escuela Técnica Superior de Arquitectura UPV/EHU
  • TEUSA Técnicas de restauración
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Arkitektura eta hirigintza
    • Ingurumenaren Iraunkortasuna
    • Iraunkortasuna
  • 16.Uzt - 17.Uzt
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu