CURSO ONLINE EN DIRECTO - Los miedos

27.Abu - 28.Abu

Kod. X32-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Eleberrietatik soziologiara eta literaturatik psikologiara doazen hainbat ikuspegi eta planteamendu abiapuntutzat hartuta, behinolako gai bati helduko diogu, guztiz gizatiarra den gai bati: beldurra, beldurrak. Batzuetan, errealitateak panikoa eragiten digu; irudimenak, zenbaitetan, beldur atzemanezinak ematen dizkigu.

Gustukoa dugu izugarri beldurtzen gaituzten filmak ikustea edo pasarteak irakurtzea, eta, agian, beldurrei aurre egiten ikasteko egiten dugu.

Beldurra heriotzari. Beldurra gure gorputza zatikatua izateari. Beldurra maite ditugun pertsonak galtzeari. Beldurra nahi ez dugun banaketa bati. Beldurra langabeziari… Beldurra pentsatzen dugun guztia esateari. Beldurra memoria galtzeari. Beldurra amesgaiztoei. Beldurra oinazeari eta sufrimenduari.

Gizakia ez zen gizaki izango beldurrik gabe; haren lagun existentziala, batzuetan bizirik irauten lagundu diona.

Haur beldurrak, bizitzari agur esateari beldurra.

Helburuak

Gizakiarekin batera bizi diren beldurrak, batzuetan lotzen dituenak, biltzea.

Haietako batzuk bizitzeko modua sakon aztertzea.

Esperientziak, arrazionalizazioak eta beldur lausoak, imajinatutakoak agian, partekatzea.

Jakina, fobiak ere izango ditugu hizpide, baita beldur batzuk gainditzeko modua ere.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • IRIZAR
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Bizitzaren bidaia
    • Covid-19
    • Gizartea
    • Ikastaroak guztientzat
    • Psikologia
  • 27.Abu - 28.Abu
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu