CURSO ONLINE EN DIRECTO - Los retos del urbanismo: la desigualdad en el entorno urbano

14.Ira - 15.Ira

Kod. X75-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Hiriz betetako gizarte batean bizi gara. Eskala global batean, munduko biztanleen erdiak baino gehiago bizi dira hiri batean edo hiri ingurune batean. Historian, gizateriaren garapena hiriguneen eta hirien inguruan antolatu izan da.

Hiriak eboluzionatzen ari dira etengabe. Antzinaroko hirietatik hasita gaur egungo metropolietara, hiria eboluzionatzen eta etapak igarotzen joan da. Gure inguruan, gaur egun ezagutzen dugun Europa hiritartu hau behe Erdi Aroan hasi zen garatzen Mediterraneoan, Flandesen edo eremu hanseatikoan, eta hiri industrial eta hiri kolonialetatik igarota, egungo metropolialdeetara iritsi gara. Gipuzkoako lurraldeak, kostaldearen eta bailaren inguruko hainbat hiri loturez eratutakoak, Europako hiri ereduaren barruan koka daitezkeen hiriguneak ditu. Neurrizko tamaina dute; aski egonkorrak dira; eta, haien plangintzan eta garapenean biztanleek erakutsitako interes eta konpromisoaren emaitza dira. Halere, garai historiko honetan, hainbat aldaketa ematen ari dira gizartean eta erronka berriak sortu dira, lurraldea eta hiriak antolatzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko moduari eragiten diotenak. Horien artean ditugu, besteak beste, mugikortasuna, immigrazioa, biztanleriaren zahartzea, genero berdintasuna eta hiriaren finantzazioa.

Edizio honetan, hirigintzak, hiria eta lurraldea antolatzeko eta eraikitzeko tresna gisa, aurrez aurre dituen erronkei buruzko gogoeta bat egin nahi dugu, bi erronka garrantzitsuetan arreta berezia jarrita: zahartze demografikoa eta genero berdintasuna. Nolabaiteko adostasuna egon badago: bi gertaera horiek garrantzi handia dute gure gizarteentzat eta hiri plangintzaren irizpideetatik kanpo egon dira. Hori dela eta, desberdintasun bat eman da, hainbat arlotan islatzen dena, hala nola herritarren hiri dispertsioan, mugikortasunean, espazio publikoetarako sarbideetan, espazio tradizionalen gentrifikazioan, etxebizitzetako sarbideetan, zaintzaren ekonomian, etab.

Hori dela eta, udako ikastaro honetan aztertuko dugu ea hiri inguruneak planifikatu ditugun errealitate horiek aintzat hartuta, eta zer ondorio izan dituen jarrera horrek hirian eta gizarte talde horietan, edo ea hiri desberdintasunik sortu dugun kolektibo horietan.

Helburuak

Hiri plangintzak eta erantzukizun politikoak hiri desberdintasunei aurre egiteko zer erronka dituzten aztertzea.

Hiri plangintzan biztanleriaren zahartzeak eta genero berdintasunak zer-nolako garrantzia duten aztertzea.

Gizarte talde horietan benetako hiri desberdintasuna ematen den aztertzea.

Hirigintzaren ikuspegitik desberdintasunari aurre egingo dioten tresnak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Departamento de Movilidad y Ordenación del Territorio
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Arkitektura eta hirigintza
    • Gizartea
  • 14.Ira - 15.Ira
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu