CURSO ONLINE EN DIRECTO - Resistencia a antibióticos. Una visión One Health: personas y animales sanos y medio ambiente más seguro

17.Uzt - 18.Uzt

Kod. X41-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Gaur egun bakterio multirresistenteek eragindako infekzioak Osasun Publikorako mehatxu larrienetarikoak dira. Baina antibiotikoekiko erresistentziaren hedapenaren ondorio larrienak ingurune klinikoan antzematen badira ere, ingurumenean dago arazoaren jatorria, hau da, nekazaritza, abeltzaintza eta hiri-ingurunetan. Egoera honek erronka bat plazaratzen du: irtenbideak aurkitzeko eragina duten agertoki guztiak integratzea beharrezkoa da, hala nola nekazaritza, abeltzaintza eta hiri-ingurumenak. Horregatik Munduko Osasun Erakundearen arabera, bakterio erresistenteen agerpenak ekartzen duen arazoari aurre egiteko irtenbide bakarra One Health ikuspegitik etorriko da.

Uda Ikastaro honen helburua arazo honetan ingurumenak duen eragina aztertzea da. Zehazki, ingurumenean dauden (i) antibiotikoek, (ii) antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioek, (iii) antibiotikoekiko erresistentzia ematen duten geneek eta (iv) geneen transferentzia horizontalaren arduradunak diren elementu genetiko mugikorrek (plasmidoak, integronak, transposonak) gizakiaren eta ekosistemen osasunean duten eragina aztertzea da. Horretarako, kutsatzaile horien presentzia eta kutsatzaile horien eragina ingurune kliniko, nekazaritza, abeltzaintza eta hiri-ingurunetan aztertzeko teknika berrienak aurkeztuko dira.

Helburuak

Uda Ikastaroaren helburu nagusia antibiotikoekiko erresistentziaren sorkuntza eta hedapenean ingurumenak duen eginkizunari buruz formakuntza ematea da. Horretarko, helburu zehatzak honakoak dira:

  1. Eremu kliniko, nekazaritza, abeltzaintza, elikagaien eta hiriko eremutan dagoen antibiotikoekiko erresistentziaren problematika ezagutaraztea.
  2. Antibiotikoen jarduerarako mekanismoak eta bakterioak erresistenteak izateko dituzten mekanismoak sakon ezagutaraztea.
  3. Antibiotikoekiko erresistentzia bakterioen artean hedatzeko prozesuak eta hauetan ingurumenak duen zeregina eta ingurumenaren eta gizakiaren osasunean duten eragina ulertaraztea.
  4. Antibiotikoekiko erresistentziarekin lotutako ingurumen-arriskuak zenbatzeko eta ebaluatzeko gaur egungo metodologiak aurkeztea.
  5. Egungo problematikan klima-aldaketak duen eraginaz ohartaraztea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Fundación Euskampus
  • bc3 basque centre for climate change
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Ingurumenaren Iraunkortasuna
    • Iraunkortasuna
    • Osasuna
    • Zientzia eta teknologia
  • 17.Uzt - 18.Uzt
  • Gaztelera
    Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu