CURSO ONLINE EN DIRECTO - Retos y oportunidades: discapacidad y envejecimiento, envejecimiento y discapacidad
23.Urr
Kod. X34-20
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
Erabilgarritasuna kalkulatzen...
Sektore sanitarioan, farmazeutikoan eta zientifiko-teknologikoan ematen diren aurrerapenak direla eta, bizi itxaropena areagotzen ari da gure herrialdean. Alde batetik, gero eta urte gehiago bizi diren pertsonak ditugun, urte asko izatera iristen direnak baina ezgaitasunen bat izan dezaketenak, eta, bestetik, ezgaitasunen bat duten eta zahartzen ari diren biztanleak ditugu. Errealitate bi horiek lehenengoz emango dira gure gizartean, eta zahartze aktibo eta osasungarriaren sustapena erronka bat da egunero-egunero pertsona horiekin lan egiten duten erakundeentzat, pertsonentzat eta askotariko sistementzat. Bi kolektiboen arretarako beharrezkoa den diziplina anitzeko lanketa egunerokoan aurrera eramatea ez da erraza; alabaina, ezgaitasunaren arloan eta geriatria eta gerontologiaren arloan lanean diharduten profesionalen arteko bide bateratu bati ekitea askotariko intersekzioetako ezagutzak uztartzen hasteko modu bat da. Uda Ikastaro honen helburua da, hain zuzen, lehen aipatutako arlotan lanean diharduten profesionalak harremanetan jartzea eta haien arteko elkarlana bultzatzea.
Helburuak
Ezgaitasunaren, geriatriaren eta gerontologiaren arloetako profesionalen arteko espazio bat sortzea, elkarren arteko harreman eta gogoetarako.
Diziplinartekotasuna bultzatzea bai ezgaitasunak dituzten eta zahartzen ari diren biztanleen arretan bai ezgaitasunak dituztenen zahartzaroan.
Jardunbide onak ezagutzea eta esperientziak partekatzearen balioa nabarmentzea.
Zahartze aktibo eta osasungarriaren alderdi esanguratsuak aztertzea, ezgaitasunak dituzten biztanleengan eta ezgaitasunak dituzten adineko pertsonengan.
Zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzen duten ingurune osasungarriei buruz hausnartzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Online ikastaroa zuzenean
- Osasuna
- Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
- Zahartzaroa
- 23.Urr
- Online zuzenean
-
Gaztelera
- Balio akademikoa: 10 ordu
Interesgarria izan daiteke zuretzat ...
Pertsonak
- Ainhoa Arrillaga Mayoz
- Aitor Bedialauneta Arrate
- Arrtixu Manterola Ispizua
- Asier Arrizabalaga Otaegui
- Eva Salaberria Artano
- Fernando Martín Castro
- Igone Echeberria Arrichabal
- Lourdes Bermejo García
- Manuel Trinidad Fernández
- Marga Alvárez Guerra
- Maria Jose Cano Mesias
- Marije Goicoechea Iturregi
- Mikel Malkorra
- Valeria García-Landarte Puertas