CURSO ONLINE EN DIRECTO-Tejiendo redes contra la esclavitud sexual

01.Uzt - 02.Uzt

Kod. X33-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Matazak indarkeria sexistaren aurka Espainia osoko eta hainbat herrialdetako (hala nola Suedia, Tunez, Danimarka…) emakumeek osatutako talde bat da, indarkeria sexista ikustarazteko eta haren aurka kontzientziatzeko ehuntze lanak egiten dituena.

Ehungintzaren arteari lotutako aktibismoaz gainera, taldeak ezagutza ere ematen du hainbat ikastaro eta jardunaldiren bidez, emakumeen aurka, emakume izate hutsagatik, egiten diren indarkeria mota guztien aurkako konpromisoa areagotzeko. Udako ikastaro honetan, diziplina anitzeko ikuspegi akademiko eta abolizionista batetik, sexu esplotaziorako trafikoa eta prostituzioa salatu nahi ditugu.

Ekimena sortu da, hain zuzen, elkargune bat eskaintzeko beharra zegoelako emakumeen sexu esplotazioa ikustarazteko eta horren gainean hausnartzeko.

Horretarako, hainbat jakintza arlotako hizlariak izango ditugu, eta denon artean arazoa aztertu eta ezagutzera emango dute, horren inguruko sentsibilizazioa areagotzeko eta arazoaren zeharkakotasuna ikustarazteko. Hortaz, trafikoa eta prostituzioa hainbat ikuspegitatik landuko da: kontzeptualizazioa, justizia, Estatuko segurtasun indarrak eta kideagoak, ikus-entzunezkoa, laguntza eta fundazioen arloa, eta norberaren esperientzia.

Hitzaldietan metodologia teorikoa erabiliko da, eguneroko adibide praktikoen laguntzaz. Edonola ere, parte hartzaileen kopuruaren arabera, hitzaldi batzuk tailer praktiko modura eman ahal izango dira.

Helburuak

Sexu esplotaziorako trafikoaren eta prostituzioaren errealitatea erakustea.

Sexu esplotazioaren aurkako borrokan sentsibilizatzea.

Gizarte kontzientzia bultzatzea.

Prostituzioaren esparru juridikoa ezagutzea.

Sexu esklabotasunaren erroak aztertzea.

Sexu esplotaziorako trafikoen kasuan, polizia eta laguntza interbentzio moduak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Ayuntamiento de Astigarraga
  • Harituz
  • Madejas
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Berdintasuna
    • Gizartea
    • Ikastaroak guztientzat
    • Kriminologia
  • 01.Uzt - 02.Uzt
  • Online zuzenean
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu